Skip to main content

Full text of "Z2MikelAntza"

See other formats


ataramiñe 

EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN 
LITERATURA KOADERNOAK 



www.literaturakoadernoak.org 





EGILEA 

Mikel Antza 

1961, Donostia 

REAU SUD-FRANCILIEN 

Centre Penitentiaire du Sud Francilien 

CR8 

Lieu dit du Moulin aVent 
77 550 REAU 
FRANCE 

2004. urtean atxilotu zuten Biarnon, Marixol Iparragirre emaztearekin eta 
semearekin batera. Susa argitaletxearekin plazaratutako Ospitalekoak eta 
Ataramiñenbertan aurki daitekeen Bakarmortuko Kronikak liburuekin batera 
Z 2 k, espetxearen izaeraizugarriaz aditu eta sentitzeko aukera ematen digu. 



AZALEKO IRUDIA 

Mitxel Zarrabe Elkoroiribe 

1959, Eibar 
Atxilotze data: 1989 



TERUEL PRISION PROVINCIAL 
Avenida de Zaragoza, 26 
44.00 1 Teruel 



www.literaturakoadernoak.org 



@ COPYLEFT 

Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hi- 
tzez hitz kopiatu daitezke, osorikzein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein 
helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitartean. 

ISBN: 978-84-940593-8-4 

LEGE GORDAILUA. DEPOSITO LEGAL. DEPOT LEGAL 
SS- 1545-20 13 



niKEL ANTZA 




ataramiñe 

EU5KAL ERREPRESflLIflTLt PDLITIKOEN 
LITERATURA KOADERNOAK 



www.literaturakoadernoak.org 



— M.l.-ri eta isolamendura zigortutako burkideei — 



6 



Mikd Antza 



ATARIKOA 

Z 2 idazten hasi nintzenean alferrikako zereginean nenbilela 
pentsatu izan nuen, hain zuzen ere, 2006an "Loiolako 
prozesua" izenez bataiatu zen horren erdian geunden. 
Bazirudien, berriro ere, gure Herriak jasaten duen zanpaketa 
gainditze bidean jartzera zihoala, eta pentsatu nuen, baikorren 
sokakoa izaki, agian gisa horretako antzezlanek ez zutela 
inolako zentzurik izango. 

Urteak joan dira geroztik, eta presoon etorkizunaren pareko 
bihurtu da nire antzezlantxo honen patua ere, atera nahi eta 
ezin. Arrazoi batzela edo bestea zela, urtez urte bere argitalpena 
bertan behera gelditu da. "Hainbat hobe" pentsatzen nuen 
tarteka, antzezlanaren azken eszena gogoan, pixka bat xalo eta 
barregarri gelditzen delakoan. 

Zazpi urte joan dira ia geroztik, eta euskal presoak beti 
espainiar eta frantses kartzeletan gatibu jarraitzen dugu; Z 2 
bezala, ezin argia ikusi. 

Azkenean, itxura denez, aurtengoan bai, moldiztegia (eta 
sarea ere agian) ezagutuko dute isolamenduko oroitzapen 
gordinegiak dakarzkidalako berriro ere irakurri nahi izan ez 
dudan lantxoak. 

Duela denboratxo bat burkide batek aipatu zidan antzerki 
munduan dabilen norbait ezagutzen duela eta agian 



7 



interesatuko litzaiokeela nire antzezlana. Beste gehiagorik 
gabe, hari antzezlanarekin batera igorri nion gutunean azaltzen 
ditudan azalpenak dira nire ustez aurkezpen-hitz egokienak. 

Kaixo! 

Jakin dut a^kenean e% du^ula nire ant^erki "ospetsua' 'jaso, 
eta Itsjarrek %ure helbidea eman ^idane^ hemen du%u kopia 
bat. 

A^ken urteotan ATARAMINEkoek argitaratu asmo 
i%an dute, baina arra^oi bategatik edo besteagatik beti 
at^eratu da argitalpena... agian aurtengoan argitara emango 
dute a^kenean. 

E% dakit %er ant^erki mota egiten du^un/ du^uen eta, bera^ 
ant^e^lan horretan agert^en direnak %ure joerakoak i^ango 
ote diren. 

Dena dela, nik ant^erkigileak taldearekin lanean irudikatu 
i^an ditut beti (eta i%an dudan esperient^ia urrian ere horrela 
i%an %en, Beteluko Balnearioko Mirakuluaj. Hori 
horrela i^anik, eta ida^ki horrekin ^erbait egiteko asmoa 
ba^enute, nahi du^uen moduan erabil de^ake^uela esan nahi 
di^ut. 

Ida^kia oinarri bat da, nire uste^ oinarri horretatik abiatuta 
osatu beharko lit^ateke jendarteari eskainiko ^aion emait^a. 
Edo beste oinarri bat aberasteko osagait^at ere erabil daiteke. 



8 



Mikd Antza 



Zatiak kendu edo gehitu. Zati bat soilik erabili. Alegia, 
erabateko askatasuna du^uela nahi du^uena egiteko. Nola 
e% inolako konpromisorik gabe kaxoi batean sart^ekoa ere! 

Ant^e^lanaren i^enburua nondik datorren a^alduko 
di^ut. Aspaldian Jean Geneten Haute Surveillance it^uli 
nuen. Susak argitara eman %uen Zaindaritza Zorrotza 
i^enburupean. Ant^esdan honetako pasarte batzmek badute 
haren oihart^unen bat. Eta i^enburuak ere horri egiten dio 
erreferent^ia: Zaindarit^a zorrot^a: ^aindarit^a ber bi: Z 2 . 
(Bestalde, %igor%iega aipat^eko orduan gutunetan erabilt^en 
dudan laburdura ere bada ^ hori). 

A^kenik, ^erbait egitea erabakit^en badu^ue eta lagunt^a 
behar ba^enute, nahi du^unerako hemen nauka^uela jakin 

Besarkada bat 

Reauko urrezko kaiolan bahituta, 20l3ko irailean 

MikelANTZA 



9 



10 



DRAMATIS PERSONAE 



EMAKUME BAT 
PRESOZAIN BAT 
BESTE PRESOZAINA 
AGINTEDUNA 
GIZON BAT 
PRESOA 
AMONA MANTANGORRI 
POLIZIA-BURUA 
TXORIAK 
SAGARRA 
LAGUNA 

EIDER 
IKUSLEAK 



— I. ESZENA — 



Bi gi^a kaiola. Kaiolatuek elkar e% ikusteko, kaiolek hiru horma 
ditu^te, aurrealdea aldi^ burdina-hesiduna da, atea erdian duela. 
Gainaldea, burdinsareduna eta gandor metaliko apartsuduna, 
sobera^ko txarrantxa kiribildu^ gaine^ka. Kaiola i^kina banatan 
%aint%e-kamerak. Kaiolen gainaldean igarobidea, bertatik preso^ainek 
kaiola barrukoa ^aindu de^aten. 

(Kaiola bakarra dago argituta, EMAKUME BAT sartuko da 
bertara, at^etik PRESOZAIN BAT mo^orrotuta. Keinu^ 
kaiolan sart^eko aginduko dio. Kaiola barrenean dagoenean atea 
itxiko du eta begira geratuko %aio. Gainaldeko igarobidean BESTE 
PRESOZAINA agertuko da, arma lu%e bat eskuetan. Bera ere 
EMAKUME BAT ibegirageratuko %aio. EMAKUME BATek 
e^kerrera egiten badu alde horretara egingo dute PRESOZAIN^/fe 
ere, eskuinera badoa berdin, bere mugimendua jarraituko dute. Horrela 
ibiliko dira hirurak es^enak iraungo duen artean). 

EMAKUME BAT: 

{alde batera eta bestera ibiliko da, PRESOZAIN» begiratuko die, it^ulika 
ibiliko da, lurrean eseriko da,jaikiko da, begira geratuko %aie, berriro aurrera 
eta at^era ibiliko da, bere itolarriagero eta nabariagoa i^ango da. A^kenerako, 
bere mugimenduek ^irku edo ^ooetako pi^ti kaiolatuen mugimendu errepikatuen 
ant^a i^ango dute. Bat-batean geldituko da, biei begiratuko die, ukabila altxa 
eta o%en garrasi egingo du) Zoazte zuen arratoi zuloetara!! 

PRE SOZAINek: 

(Barre egingo dute. Trufa^). 



11 



Mikd Antza 



(Argia pixkanaka apalduko da, gu^ti^ ilundu arte. Argifoku bat 
pi^tuko da eta taula-gainaren erdian dagoen AGINTEDUNA 
argituko du). 

AGINTEDUNA 

Zuek lekuko. Ikusi duzue. Terrorista bat. Biolento bat. Odol-egarri 
arriskutsua. Gizartearentzat arriskutsua. Zuontzat arriskutsua. 
Jakitun ez bazarete ere. (Isilunea). Terrorista, gaizkilea, zuen artean 
dabil, pertsona normala bailitzan. Egunerokotasunean gurutzatzen 
duzue, garraio publikoan, lanean, saltoki handitan. Gurutzatzen 
duzuenean beste edonoren antza hartzen diozue, erreparatu ere 
ez duzue egiten, jende arrunta da, zuetako edonor bezalakoxea. 
Hori da izugarriena, esan dezadan bide batez. Ozen gainera. Hori 
da izugarriena. (Isiluned). Ez ezazue zalantzarik egin. Orain bertan, 
zuen artean daude. Zuetako batzuk, irribarre eztiz, atentzio handiz, 
entzuten ari zareten horietako batzuk haietakoak zaretela jakin 
badakigu. Izerditu al zaizkizu eskuak? Albokoa ez da ohartuko. 
Irudituko zaio pertsona normala zarela. Halakoxeak zarete bai. Hori 
da larriena, nolako gaitasuna duzuen terroristek jende arrunten 
antzera bizitzeko, arnas egiteko, jateko, puzker egiteko, kaka 
egiteko... maitatzeko ere! Hori bai handia! Maitatzeko! Ene! (Isilunea). 
Guk badakigu ordea, mozorroa besterik ez dela. Guk badakigu, 
zuen galtzarbeetako izerdiaren usaina antzematen; badakigu, zuen 
jendetasunaren atzean gordetzen den piztia bere zulotik aterarazten; 
asmatzen dugu noren irribarre xaloaren atzean ezkutatzen diren 
letagin odoltsuak. (Isilunea). Deseroso zaude aulkian? Noiztik? Ez 
al zeunden lasai asko oraintxe arte? Zure kontzientziaren zamak 
urduritzen zaitu, gure behako zorrotzak zure mozorroaren atzekoa 
ikusiko ote duen kezkak urduritzen zaitu. Arrazoi duzu, baduzu 
kezkati eta urduri egoteko motiborik. Zure beha gaude, zure zain 



13 



gaude, zain duzu gure ostatuan ohea eta mantenua. Zure barneko 
piztia hori larrutuko dugu. Eta otzan-otzan gizarteratuko zaitugu, 
haurtzaroan eta gaztaroan ikasi nahi izan ez zenuena ikasita. (Isiluned) . 
Badakizu, -eta ez badakizu okerrago zuretzat, jakin beharko zenuke- 
eta— , bizitza ez da uste bezain konplexua. Xinplea da. Pertsona onak 
daude eta pertsona gaiztoak daude. Kito. Hemen gaudenak eta 
hor atzean sartu beharrekoak. Gu gara galbahea eta zartailua, aldi 
berean. Aski, oraingoz, hartu arnasa lasai, gozatu ikuskizunarekin, 
zuetako batzuentzat azken ikuskizuna izango den honekin, kanpoan 
zain baitaude Terroristen Aurkako Talde Bereziak. Zain dituzue, 
zuen giza heziketaren akatsak zuzendu ditzagun eta egindako 
krimenak ordaindu ditzazuen, gurera ekarriko zaituzten Estatuaren 
zerbitzari leial eta sekula ez aski eskertuak. Has dadila ikuskizuna. 
Nire agindura! 

(AGINTEDUNAraz txaloaren agindura argi fokua it^ali 
egingo dd). 



14 



Mikd Antza 



— II. ESZENA — 

Taula-gainean bi kaiola. Atea tçabal, biak. 

(GIZON BAT sartuko da, at^etik PRESOZAINA, 

mo^orrotuta. PRESOZAINA/fe keinu^ aginduko dio a^ken 
kaiolaraino joateko. Kaiolan sartu ahala atea itxiko dio, eta alde 
egingo du. GIZON BAT kaiola erdian, geldirik, ingurura begira 
egongo da. Begirada^ espa^io txikia neurtu^ urratse^ neurt^eari 
ekingo dionean burdina^ko atet^arraren ^arata ent^ungo da, atera 
hurbilduko da GIZON BAT). 

(PRESOZAINA/fe PRESOA ekarriko du. GIZON BATot 

ondoko kaiolan sarrara^iko du. PRESOZAINA badoa berri^. 
PRESOA kaiolako burdina-hesiei lotuta dago, adi. Burdina^ko 
atet^ar baten ^arata ent^un arte). 

PRESOA 

Joan da azkenerako. Va niquer ta grand-mere, pede! Ea promenadako 
ordubetea bederen arnasa lasai hartzen uzten diguten! (Jsiluned) E! 
Le Basque! Hor al hago? 

(GIZON BAT burdina-hesira hurbilt^en da, poliki). 

PRESOA 

Le Basque! Hor al hago? Beste ezer behar al duk? 

GIZON BAT: 

Nor haiz? 



15 



PRESOA: 

Higandik hiru ziegatara duan auzokidea. 



GIZON BAT: 

Hik igorri al dizkidak ura berotzeko erresistentzia eta Ricorea? 

PRESOA: 

Bai, bai. 

GIZON BAT: 

Milesker. 

PRESOA: 

Eta... beste ezer behar al duk? Eska ezak lasai. 
GIZON BAT: 

Ez, ez diat beste ezer behar. Milesker. (Isilunea). Hik behar al duk 
zerbait? 

PRESOA: 

Har ezak boligrafoa eta hasi apuntatzen... xanpaina, kabiarra, 
emakume eder bat, zerra, soka... Uztak, uztak! Txantxetan ari nauk! 
Hemendik ateratzeko modurik aurkitzen baduk pasatu errezeta, 
ados? 

(lsiluned) 



16 



Mikd Antza 



PRESOA: 

Ahmed nauk. Jakingo bahu nolako zalaparta ibili duten hi hona 
ekarri aurretik. Denak hituen zain. Ura berotzekoa erosten duanean, 
itzuli egidak nirea. Kito horrekin. 

GIZON BAT: 

Ados. (Isi/uned) Badakik nor naizen, beraz. 

PRESOA: 

Bai, bai. 

(Lehengo burdina^ko ate ^arata berdina ent^ungo dd). 
PRESOA: 

Bazetozak. Zer arraio nahi ote dute orain! Kaiolako ordubetea ere 
ez zigutek lasai uzten beren ama ustelen sasikume hauek. 

(PRESOZAINA agert^en da, PRESOAraz kaiola aurrera doa, 
atea ireki eta jarrai die^aion keinua egiten dio. Bitartean, GIZON 
BAT burdina-hesiari lotuta egongo da, adi). 

PRESOA: 

Aio Le Basque! Banaramate, ez zekiat zer nahi duten. Bihar arte!... 
Kartzela Administrazioak nahi badu. 

(Burdina^ko atet^arraren ^arata ent^ungo duenean GIZON BAT 
kaiola neurtçen hasiko da berri^ ^enbat oin egiten dituen ^enbatu^ 
besoak trape^ioko artista baten ant^era ^abaldu^ oreka jolasean). 



17 



GIZON BAT: 

Baga, biga, higa, laga, boga, sega... 

{Zabalera eta lu^era neurtu ostean, beso ^abalik geldituko da kaiola 
erdian). 

GIZON BAT: (Kantan) 

Hegoak ebaki banizkio nirea izango zen, 
ez zuen alde egingo, 
hegoak ebaki banizkio... 

(GIZON BATen kantua apaldu^ batera, taula-gaineko argia ere 
apaldu egingo da pixkanaka. Norena ote den jakiterik e% dagoen aiene 
bat ent^ungo da ilunpean). 



8 



Mikd Antza 



— III. ESZENA — 



Aurreko es^enako kaiola berak, baina eskuinaldeko kaiolaren 
hondoko horman "Gora Euskal Herria Askatuta" ida^kuna ageri 
da. Eusko Gudariak kantua ent^ungo da. GIZON BAT agertuko 
da kantari, PRESOZAINA mo^orrotua bi^kart^ain duela. 

GIZON BAT: 

Eusko Gudariak gara 

Euskadi askatzeko, 
gerturik daukagu odola 
bere aldez emateko 

PRESOZAINA: 

Ixo! Isiltzeko! Rapport-a jarriko dizut iskanbila egiteagatik! Beste 
presoak esnatzen dituzu! Hau isolamendu kartierra da! 

GIZON BAT: (Jaramonik egin gabe kantuan jarraituko du) 

Irrintzi bat entzunda 

mendi tontorrean, 
goazen gudari denak 
ikurrina atzean 

(Ida^kuna duen kaiolako atea irekita egongo da, agindu gabe sartuko 
da bertan. PRESOZAINA/fe^///^^ itxi eta alde egingo du). 



19 



GIZON BAT: 

(ukabila altxatuta ida^kunaren aurrean) Gora Euskal Herria Askatuta! 
(Irrint^i egingo du). Iuffiii! (Danttça jau^i bat^uk egingo ditu, gorput^a 
astinduko du, korrikalditxo bat^uk egiten hasiko da, gelditu eta kantuan 
hasiko da) 

Kartzela honek sarrera dauka 
barruan nago eta badakit 
irteerarik baldin badauka 
ezkutatu dute ederki 
gora eta behera begira nabil 

baina aurkitu ezinik 
oraingoz irtenbide bakarra 
dut bi begiak itxirik 

(Bitartean, PRESOZAINAfe PRESOA ekarriko du eta ondoko 
kaiolan gilt^apetuko. Atet^arraren ^aratotsa ent^ungo den arren 
PRESOZAINA berri^ agertuko da, eta i^kina batean egongo 
da, isil, adi. PRESOA ere, eskuak burdina-hesietan, atet^arraren 
^aratari adi egongo da, adi ere GIZON BAT kantuan eta dant^an 
arituko den bitartean). 

PRESOA 

E! Le Basque! Bukatu al duk? 

GIZON BAT: 

Bai. 



20 



Mikd Antza 



PRESOA: 

Ondo izorratu duk matoia! Gozoa jarri duk! Horren etxean emazteak 
agintzen dik! Gaur ere larrutan egin gabe etorri zaiguk eta guk 
ordaindu behar! 

GIZON BAT: 

(Jsilik). 

PRESOA: 

Korreorik jaso al huen atzo? 

GIZON BAT (eskua poltsikora darama): 
Bai. 

PRESOA: 

Etxekoena? 

GIZON BAT: 

Neskalagunarena. 

PRESOA: 

Zer moduz zagok? 

GIZON BAT: 

Ez zekiat. Ez diat oraindik irakurri. 
PRESOA: 

Nik ere arratserako uzten ditiat. Jasotzen ditudanean. 



21 



(Isilunea. PRESOA burdina-hesiari helduta, burua GIZON 
BAT dagoenera it^ulita. GIZON BAT dant^an hasiko da: 
"Za%pijau%iak '). 

PRESOA 

E! Le Basque! 

GIZON BAT (dant^a eten eta atera hurbilduko dd)\ 
Zer nahi duk? 

PRESOA 

Oso interesgarria herenegun utzitako aldizkaria. Irakurri diat. 
Arratsaldeko matoia sasikumeegia ez baduk bueltatuko diat. Egia al 
da Espainian torturatzen dutela? 

GIZON BAT: 

Bai. 

PRESOA 

Ni atxilotu nindutenean poliziek sekulako zaplaztekoak eman 
zizkidaten. Emaztea ere atxilotuko zutela mehatxu egin zidaten..., ez 
zidaten lo egiten utzi. 

GIZON BAT: 

Salatu al duk? 

PRESOA: 

Zer salatu behar nuen? 



22 



Mikd Antza 



GIZON BAT: 

Ezer ez. 

{Isilunea. GIZON BAT soinketa egiten hasiko da, lepo bueltan 
ekarriduen lehort^eko ^apia tolestuta jarriko du lurrean, eskuak bertan 
bermatuta bular giharrak lant^eko beso-flexioak egiten hasiko dd). 

PRESOA: 

E! Le Basque! 

GIZON BAT: 

Zer? 

PRESOA: 

Zertan ari haiz? Kirolean? 

GIZON BAT: 

Bai. Zer nahi duk? 

PRESOA: 

Ba al duk azukrerik soberan? 

GIZON BAT: 

Bai. 

PRESOA: 

Igorriko al didak gero? 
GIZON BAT: 

Matoiak ez dik nahi izango. Badakik. Hik ez badiok eskatzen, niri ez 
zidak deus onartuko. 



23 



PRESOA: 

Utzi nire kontu. Hik prestatu daukaana eta igorriko diat arratsaldeko 
matoia. Uste diat oso sasikumea ez den baten txanda dela. Badakik, 
burusoilarena. 

GIZON BAT: 

Badakik ez diedala aurpegira begiratzen. 

PRESOA: 

Zergatik? 

GIZON BAT: 

Ez dudalako beren aurpegien oroitzapenik nahi. 
PRESOA: 

Nirearen oroitzapenik bederen ez duk izango. Ez zigutek elkar 
ikusten utziko. Tira, ez duk asko galtzen. Ez nauk-eta Tom Cruise! 

GIZON BAT: 

Elkarren ahotsarekin konformatu beharko gaituk. Zenbat denbora 
daramak isolamenduan? 

PRESOA: 

Bi urte. 

GIZON BAT: 

Ez al duk ateratzeko saiorik egin? Hau tortura hutsa duk! 



24 



Mikd Antza 



PRESOA: 

Ohituta nagok. Hemen hobe nagok. Ziegan bakarrik. Modulu 
arruntean binaka, hirunaka eta baita launaka ere sartzen gaitiztek. 
Hemen lasaitasuna zagok. Ni oso pertsona urduria nauk, eta beti 
ditiat istiluak beste presoekin. 

GIZON BAT: 

Eta matoien krudelkeria? Miaketak, biluzteak, mesprezua, ziega- 
aldaketak, gauetako zaintze-txandakoen sadismoa... Kartzelaratu 
nindutenetik ez diat gau oso bakar bat bera ere egin. Orduro esnatzen 
naitek. 

PRESOA: 

Ohituko haiz. Laster, atean kolpea jotzen diatenean oharkabean 
mugituko haiz, eta kito! 

(Isilunea. Oraingoan GIZON BAT e% da burdina-hesitik 
urrunduko. Biak isilik egongo dird). 

PRESOA: 

Le Basque! Ba al duk tabakorik? 
GIZON BAT: 

Esana diat erretzeari utzi niola. 
PRESOA: 

Gauza ona duk hori, bai jauna! Nik saiatu arren ez diat lortzen ba! 
(Isiluned). Aizak, hilabete honetako mandatua ez zaidak iritsi eta estu 
nabilek, kantinatuko al didak tabako pakete bat? 



25 



GIZON BAT: 

Bai. 

PRESOA: 

Eskertzen diat. Dirua jasotzean bueltatuko diat. Hik esan zer nahi 
duan kantinatzea eta erosiko diat. Igandetako pasteltxo bat edo, zer 
iruditzen zaik? 

GIZON BAT: 

Ez, ez, uztak, behar dudan guztia badiat. 
PRESOA: 

Nahi duan bezala. Aizak, biltzeko tabakoa izan dadila, e? Gehiago 
iraungo zidak. Eta biltzeko papera ere, ez bazaik inporta. 

(Jsilunea. GIZON BAT e% da mugituko. Biak egongo dira eskuekin 
burdina^ko hesiari heldutd). 

PRESOA: 

Ba al duk ordua? 

GIZON BAT: 

Bai. Gaur ez zidatek kendu ordularia. 
PRESOA: 

Asko falta al duk promenada denbora bukatzeko? 

(Taula-gaina iluntasunean murgilduko da poliki-poliki). 



26 



Mikd Antza 



— IV. ESZENA — 

GIZON BAT bere kaiolan, ida^kunaren aurrean ukabila 
altxatuta. "Gora!" oihukatuko du eta ohiko mugimendu eta jau^iak 
egingo ditu. Ondoren, burdina-hesira hurbilduko da. Une bate^ %ain 
egongo da. 

GIZON BAT: 

Ahmed! Ahmed! 

{Ondoko kaiola hutsik dago. Kaiolen gainaldeko igarobidean 
PRESOZAINA dabil, batetik bestera). 

GIZON BAT: 

Ahmed! Eman al ziaten tabakoa eta papera? Ahmed! Hor al hago? 
Ahmed! 

{Kaiolan aurrera eta at^era ibilt^en hasiko da. Hskumuturrera 
begiratuko du, baina e% du ordularirik. Lehort^eko oihala tolestu 
eta bular-giharrak lant^eko beso-flexioak egiten hasiko da, lurretik 
hurbildu^ eta urrundu^. Hamar flexio egin ondoren altxatu eta 
aurrera eta at^era ibilt^en hasiko da. Halako batean i^kina bati 
begira geldituko da, adi. Makurtu egingo da eta ^erbait hartuko du 
esku ahurrean). 

GIZON BAT: 

Kaixo, Amona Mantangorri! 

(Argiak pixkanaka-pixkanaka apalduko dird). 



27 



— V. ESZENA — 



GIZON BAT bere kaiolan soinketa ariketak egiten ariko da. 
Ondoko kaiolako atea ireki eta PRESOZAIN BAT barrura 
sartuko da. Zaratak ent^utean GIZON BAT ariketak ut^ita 
burdina-hesira hurbilduko da. 

GIZON BAT: 

{Zain egongo da une bate%) Ahmed! Ahmed! 

PRESOZAIN BAT: 

Ez, ez nauk Ahmed, Georges nauk. 

GIZON BAT: 

Georges? (isiiuned) Iritsi berria al haiz? 

PRESOZAIN BAT: Bai eta ez. 

(Isilunea. Biak egongo dira burdina-hesiari helduta. Nork %er esango 
%ain). 

PRESOZAIN BAT: 

Aspalditik al hago hemen? 

GIZON BAT: 

Lau hilabete. 

PRESOZAIN BAT: 

Hainbeste! Ufa! 



28 



Mikd Antza 



GIZON BAT: 

Ez duk hainbeste. Ahmedek bi urte zaramatzak. Eramango zitean. 
Azken egunotan ez diat bere berririk. Leihotik deituta ere ez zidak 
erantzuten. Bitxia duk. Alde egin aurretik abisatuko zidala esan 
zidaan. Ez ziotean aukera emango. 

PRESOZAIN BAT: 

Nongoa haiz? 

GIZON BAT: 

Euskalduna nauk. Eta hi? 

PRESOZAIN BAT: 

Ni frantsesa nauk. 

GIZON BAT: 

Baina nongoa? 

PRESOZAIN BAT: 

Bertakoa. (Jsiluned). Zergatik hago hemen? 

GIZON BAT: 

Harrapatu nautelako. 

PRESOZAIN BAT: 

Barka ezak, motel. Ez baduk horretaz hitz egin nahi... 
GIZON BAT: 

Euskal Herriaren alde borroka egiteagatik nagok hemen. 



29 



PRESOZAIN BAT: 

A! Bai! Hi haiz terrorista! 

GIZON BAT: 

Terrorista ni harrapatu nautenak dituk. 
PRESOZAIN BAT: 

Barka ezak, motel! Ez hindudan mindu nahi. 

(Isilunea. GIZON BAT burdina-hesitik urrunduko da 
pentsakor). 

PRESOZAIN BAT: 

E! Le Basque! 

GIZON BAT: 

Zer? 

PRESOZAIN BAT: 

Zer nolakoak dira hemengo matoiak? 

GIZON BAT: 

Sasikume galantak. Niri behintzat ez zidatek lorik egiten uzten. 
Etengabeko miaketak jasaten ditiat. Posta ere nahi dutenean ematen 
zidatek. 

PRESOZAIN BAT: 

Ba al duk ordurik? 

GIZON BAT: 

Ez! Gaur ere ordularia kendu zidatek hona irteterakoan. 



30 



Mikd Antza 



PRESOZAIN BAT: 

Horiek dituk horiek sasikumeak! Ordularia ere kentzen diate? 
GIZON BAT: 

Eta hori gutxienekoa duk. Beren zeregin bakarra gu nola zanpatu 
asmatzen ibiltzea duk. (Jsiluned) Georges, ez duk nire kontua, baina 
hi zergatik hago hemen? 

PRESOZAIN BAT: 

Iruzurragatik. 

GIZON BAT: 

Ez, ez, ez duk hori nire galdera. Zergatik ekarri haute isolamen- 
dura? 

PRESOZAIN BAT: 

Ihesaldi saiakera batean harrapatu gintiztean. (Jsiluned). Nik ezagutu 
ditiat euskaldun batzuk lehenago ere... Nola zuan... Iñaki izeneko 
bat bazegoen, La Santen. . . 

GIZON BAT: 

Badakik, euskaldun asko gaituk kartzelan. Iñaki izen arrunta duk. 
PRESOZAIN BAT: 

Oso jatorrazuan. Deneiematenzieanlaguntza. Hiruzpalau euskaldun 
ibiltzen zituan beti elkarrekin. Beti kirolean, askotan protesta egiteko 
afixekin ateratzen zituan etxartera. Elkartasun handia duzue zuen 
artean euskaldunok. 



31 



GIZON BAT: 

Bai. 

(Isiluned) 
PRESOZAIN BAT: 

Aizak, eta hemendik ospa egiteko asmorik ez al daukak? 
GIZON BAT: 

(Jsilune lu^ed) Ipuin bat kontatuko diat. Etzanda dagoen botila batean 
erle bat, euli bat eta xinaurri bat zaudek. Botilaren ipurdian argi bat 
zagok piztuta. Erlea, argiak erakarrita botilaren ipurdira itsatsita, ez 
duk inoiz aterako bertatik. Euliak, noraezeko hegalaldi zoroetako 
batean ustekabean botilaren ahoko zulotik ateratzea lortuko dik 
agian. Xinaurriak ordea, mantso-mantso, botilaren bazter guztietatik 
ibili ondoren, egunen batean ihesbidea aurkituko dik. 

PRESOZAIN BAT: 

Oso polita hire ipuina. Ba al daukak planik? 
GIZON BAT: 

Georges, ez bazaik inporta neskalagunak igorri didan gutuna irakurri 
nahi diat. 

PRESOZAIN BAT: 

Nola lortu dun gutuna ekartzea! 

GIZON BAT: 

Galtzetan gordeta, zer ba? 



32 



Mikd Antza 



PRESOZAIN BAT: 

Besterik gabe, harritu naik, presozainak oso zorrotzak dituk-eta... 
(Isiluned). Gustu duan bezala egin ezak, irakur ezak gutuna. Zerbait 
nahi baduk deitu, hemen egongo nauk. 

GIZON BAT: 

Georges. 

PRESOZAIN BAT: 

Zer? 

GIZON BAT: 

Zein ziegatan sartu haute? 

PRESOZAIN BAT: 

7.ean. 

GIZON BAT: 

Hori zuan Ahmedena. 

(Biakgeldituko dira burdina-hesiari helduta, bata bestearen norabidean 
begira. Argiak pixkanaka apalduko dird). 



33 



— VI. ESZENA — 



GIZON BAT bere kaiolan, ateko hesiari helduta, %ain, beste inor 
noi^ ekarriko adi. Zarata ent^ungo da. PRESOZAIN BAT 

agertuko da. Ondoko kaiolako atea ireki eta, sartugabe, itxiko du. 

GIZON BAT: 

Ahmed! 

(Isilunea) 

GIZON BAT: 

Georges! 

(Isilunea) 

GIZON BAT: 

Georges! (Jsiluned) Ahmed! 

(Isilunea) 

GIZON BAT: (Kantan) 

Txikia zuen guda izena, 
bera gizon osoa izan arren 
Mendizabal, Sasetaren hurrena 
biak txiki, bizkor eta lerden. 



34 



Mikd Antza 



Saseta hil zen gudarien aurrean, 
Mendizabal hil zaigu bakarrik 
Baina biek daukate 
Herri osoa atzo eta gaur euren atzetik 
Euskadirentzat hil dire ta 
gorputzak arantzaz beterik 

Harro hadi Kantauri itsasoa, 
eta haien betiko loa, 
betiko kanta ezak 
geroari esaiok olatuetan, 
Herri zaharrak ez direla itzaltzen. 

Gure haurrek biharko ikastoletan, 
heien izenak abestu ditzaten 
Herriarentzat biak hil baitziren. 

GIZON BAT: 

Inor al dago? (Jsiluned) Nor zara? 

(Jsilune lu^ea. GIZON BAT ateko burdina-barrei helduta 
adi egongo da. PRESOZAIN BAT^/fe ^igarro bat pi^tuko du 
supi^tekoarekin ). 

GIZON BAT: 

E! Nor haiz? (airea usnat^en hasiko da, ^igarroaren usaina datorkio) Nor 
dago hor? Ahmed? Georges? 

PRESOZAIN BAT: 

(Jsilik, gilt^atakoari eragingo dio). 



35 



GIZON BAT: 

Sasikumeak! Gora Euskal Herria Askatuta! 

{Argia bat-batean it^aliko da. Eta segituan argi fokuak 
AGINTEDUNA erakutsiko digu). 

AGINTEDUNA 

Ez dago zertan gauza nahaspilatu. Zuria, zuria da. Beltza, beltza. 
Ona eta gaiztoa. Ona eta txarra. Ongilea eta gaizkilea. Parte onekoak 
eta malapartatuak. Gaiztoak biolentoak dira. Ez baitute onartzen 
legearen agintea. Komunitatean bizi nahi badugu, beharrezkoa da 
arauak errespetatzea. Norberaren libertatearen muga non dagoen 
jakin behar da. Non dago nirearen muga? Hortxe, zurearen muga- 
mugan. Eta muga gainditzen badut legearen zama nigan eroriko da. 
Adibidea besterik ez da, noski. Baina badago irakasgai hain xinple eta 
erraza ulertzen ez duenik. Ulertzeko indarrik egin ez duenik, egiten ez 
duenik eta sekula egingo ez duenik. Eskolan irakaslearen esanei kasu 
egin ordez, eulien hegaldiekin ametsetan ibilitakoak. Eskolara joan 
ordez piper eginez libertitu den jendea. Nahi dutena egin dezaketela 
uste duten lotsagabeak. Jende hezigabea eta biolentoa. Gaizki heziak. 
Jende hori atzipetu behar da, jende hori zigortu egin behar da, jende 
hori zuzendu egin behar da, jende horri erakutsi egin behar zaio zein 
den bide zuzena, eta bide zuzenetik xuxen ibiltzen erakutsi ere egin 
behar zaie, esanekoa izaten, otzana. Gizartetik kanpo ibiltzearen 
ordaina zein den erakutsi egin behar zaie. Eta biolentzia erabiltzen 
duenak jasoko duen ordaina bortxazkoa izango dela. Nork erakutsi 
behar die hori ordea? Zuek? Ez noski. Hain zuzen ere, zuek huts egin 
duzue. Eta zuek huts egin duzuelako agertzen gara gu agertokian 
(esateko modua besterik ez da, noski). Gure lana da okerreko bidetik 
dabilena bide zuzenera ekartzea. Saiatzea, bederen. Ez baita lortzen 



36 



Mikd Antza 



erraza. Bazenekite! Baina, gutxienik, okerreko bidetik ibilitakoei 
ordainsaria ordainarazten diegu. Guk egiten dizuegu lan zikina. Inork 
egin nahi ez duena egin behar izaten dugu, bai. Eta ez da gustuko 
lana. Zin degizuet. Zuen lasaitasunaren zaindari-lana gogorra 
eta esker txarrekoa da. Nolanahi, egin beharrekoa. Horretarako 
ordaintzen diguzue. Eta horregatik preseski, batzuetan gure lanaren 
kritika egitera ere ausartzen zarete. Mingarria da, zinez. Min egiten 
diguzue bihotzaren barru-barruan. Giza eskubideak ez ditugula 
errespetatzen? Gaizkileak sufritzen duela? Eta zer nahi duzue? Ba 
al dakizue zer egin duten? Zer txarkeriak! Zer izugarrikeriak! Zuen 
etxeetako egongelako goxoan, besaulki amultsuetan ondo jarrita, 
telebistako sailetan ikusten dituzuenak ez dira deus guk egunero 
aurre egin behar diogun izugarriarekin alderatuz gero. Nahi al duzue 
esatea zer jende odol-gose, sadiko, terroristekin bizi behar dugun 
egunero? Eta bide onera ekarri behar ditugu gainera! Errazago 
litzateke sugegorriaren edena edangarri bihurtzea! Aski kalaka, lana 
dugu eta! 

(AGINTEDUNA/fe txalo jo eta it^aliko da argia). 



37 



— VII. ESZENA — 



GIZON BAT, bere ohiko kaiolan. EMAKUME BAT 
alboko kaiolan. PRESOZAINAK batetik bestera ibiliko dira, 
kaiolen aurretik gainaldeko pasabidera, eta handik berri^ behera 
kaiolan daudenei begira. GIZON BAT&fe eta EMAKUME 
BATftfe, biek, ant^eko mugimenduak egingo ditu^te, bat^uetan batek 
egindako mugimenduaren oihart^una be^ala i^ango da bestearena, 
besteetan alderant^i^ baina mugimendu bera biek une berean egiteko 
esjntasunean baleude be^ala i^ango da. 

EMAKUME BAT eta GIZON BAT: 

ibakoit^a bere kaiolaren erdian, orpoen gainean eserita egongo dira. Gorput^a 
aurrera botako dute, besoak aurrera lu%atu%. Lo kanta kantat^en hasiko dira 
apal) 

Ene maitea zer duzu, zerk ikaratzen zaitu zu... 
EMAKUME BAT eta GIZON BAT: 

(Albo batera ut^iko dute erort^en gorput^a, ki^kurtuta geldituko dira, sabeleko 
haur baten moduan. Gorput^a besarkatuko dute. Beti kantu errepikakorra 
ahoan. Buru^gora jarriko dira ondoren. Besoak eta hankak ^abal). 

PRESOZAINA: 

(Beti be^ala mo^orrotuta, bata kaioletara hurbilduko da isilik, gutxika, 
GIZON BATot jardunaldia osjopat^eko asmorikgabe,jakin-mine%. Begira 
geratuko %aio, deus esangabe. Bestea, gainaldeko igarobidetik, betiarma eskuan 
EMAKUME BAT/ begira egongo da, bere kidea be^ala, isilik, behekoaren 
mugimenduak e% erago^teko kontu egine^). 



38 



Mikd Antza 



EMAKUME BAT eta GIZON BAT: 

da nabarituko PRESOZAINAK beha ditu^tela konturatu diren 
ala e%. Lurretik jaiki eta gorput^ atalak mugit^en hasiko dira, mugimendu 
bakoit^a arreta^ a^tertu^ adi, beren gorput^a lehen aldi^deskubrituko balute 
be^ala. Gorput^a a^tertuko dute, gorput^a ferekatuko dute, besarkatuko dute, 
kontsolatuko dute). 

PRESOZAINA: 

{Zerbait esan edo ^erbait egiteko keinua egingo dute, baina i^o^tuta be^ala 
geratuko dira, ikusitakoak sorginduta be^ala. Horrela egongo dira es^ena 
amaitu bitartean, lekuko mutu, i%p%tu eta ikuse^inak bailirari). 

(EMAKUME BAT eta GIZON BAT aurrera eta at^era 
ibilt^en hasiko dira, orain beren mugimenduak a^karrak i^ango dira, 
aurrekoekiko kontrastean, lu^eak egine^ hondoko hormaraino iritsi 
eta it^ulia hartu^ aterant^ egingo dute, urratsen erritmoan hit^ egingo 
dute). 

GIZON BAT: 

Zergatik? 

EMAKUME BAT: 

Euskal gudaria naiz! 

GIZON BAT: 

Ez nago bakarrik. 

EMAKUME BAT: 

Noiz arte? 



39 



GIZON BAT: 

Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzegatik! 

EMAKUME BAT: 

Bakartuta nago. 

GIZON BAT: 

Nor naiz? 

EMAKUME BAT: 

Irabazi arte! 

GIZON BAT: 

Ez gaude bakarrik. 

EMAKUME BAT: 

Non nago? 

GIZON BAT: 

Kartzelan naukate. 

EMAKUME BAT: 

Maite haut. 



40 



Mikd Antza 



GIZON BAT: 

Maite haut. 

fGIZON BATek aterant^ begiratuko du. PRESOZAIN BAT 

i^ango du aurre^ aurre. Elkarri begira egongo dira. Elkar ikusigabe. 
Isilik. Mugitu gabe. EMAKUME BATek gora begiratuko du. 
BESTE PRESOZAINA i^ango du begira, armarekin destatu^. 
Elkarri begira egongo dira. Elkar ikusi gabe be^ala. Isilik. Mugitu 
gabe). 

GIZON BAT: 

(harrituta be^ald) Eta hi, nor haiz hi? 

(Argiak emeki apalduko dira, ilundu arte). 



41 



— VIII. ESZENA — 



Bi ^igor-^iega berdin, ispilu egine^. Banat^e hormarik e% dago. Ziega 
bakoit^ean, aurre^ aurre, elkarri lotutako metale^ko mahai txiki eta 
aulkia, ohea, komuna eta harraska. Leiho txiki bana ere, goialdean. 
I^kina batean %aint%e-kamera. Argi-ilunean daude ^iegak. 

(E^kerreko ^iega argituko da, GIZON BAT bilu^ik egongo da 
^iega erdian ^utik, bere ondoan, lurrean pilatuta, arropak. Ohe 
gaineko lastaira altxatuta egongo da, i^arak ba^ter batean pilatuta. 
Mahai gainean orri bat^uk, boligrafo bat. Ijurrean botata ere, liburu 
bat. Sarraila hotsak ent^ungo dira, urrunt^en, ate danbatekoak, 
oihuren bat. Dena isilgelditu arte). 

GIZON BAT: 

(Jan^ten hasiko da, poliki, isilik, ohitura adiera^iko duten keinu^. Jant^iko 
denean, liburua bilduko du, ohea egingo du, i^aren ert^etan ^erbaiten bila arituko 
da ^abaldu aurretik, ^iega erdian ^utik geratuko da. Argia it^aliko dd). 

(Eskuineko ^iega argituko da, EMAKUME BAT bilu^ik egongo da 
^iega erdian ^utik, desegin gabeko ohegainean arropak. Mahaigainean 
orri bat^uk, boligrafo bat eta liburu bat. Sarraila hotsak ent^ungo dira, 
urrunt^en, ate danbatekoak, oihuren bat, dena isilgelditu arte). 

EMAKUME BAT: 

(Jan^ten hasiko da, poliki, isilik, erritu baten %ati balit^ be^ala. Jan^ten 
denean, atera hurbildu eta danbatekoa emango dio) 
Sasikume nazkagarriak! 

(Ziegan aurrera eta at^era ibilt^en hasiko da, atera iristean ostikada emango 
dio edo esku^Joko du. Argia it^aliko da). 



42 



Mikd Antza 



(E^kerreko %iega argituko da, GIZON BAT mahaira eserita egongo 
da. Eskuineko %iega argituko da, EMAKUME BAT mahaira 
eserita egongo da. GIZON BAT eta EMAKUME BAT ida^ten 
hasiko dira). 

(PRESOZAINAK agertuko dira, GIZON RATi/fe eta 
EMAKUME BAT^/fe orriak idat^i ahala bilduko ditu^te eta bi 
^iegen artean dagoen AGINTEDUNArc emango di^kiote. Honek, 
a^kar irakurriko ditu, orri bat^uk ^imurtu eta ^akarront^ira botako 
ditu, beste bat^uk nahasi egingo ditu. Ondoren PRESOZAINEI 
it^uliko di^kie orriak banan-banan. PRESOZAINEK, GIZON 
BAT/ eta EMAKUME BAT/ eramango di^kiete orriak. Orria 
jaso ahala o%en irakurriko dute eta ida^ten jarraituko). 

EMAKUME BAT: 

"Egun on, maitea!". 

GIZON BAT: 

"Egun on, maitea!". 

EMAKUME BAT: 

"Gau txarra izan dinat bart. Kartzelan geundela amets egin dinat". 
GIZON BAT: 

"Ez diat batere ondo lo egin. Bart ere bospasei aldiz esnatu 
naitek". 



43 



EMAKUME BAT: 

"Ez zakinat nola, kartzelatik ateratzea lortu dinagu. Kalean 
genbiltzanan, libre. Bat-batean larritu egin naun, berandutzen ari 
zitzaigula konturatuta, azkar ibili behar genuela kartzelako atea itxi 
baino lehen iritsi nahi bagenuen. Hiriko kaleetan galduta ibili gaitun, 
bidea ezin aurkituz. Azkenerako ate ezkutu batetik sartzea lortu 
dinagu eta bazka banatu aurretik norbera bere ziegan geundenan". 

GIZON BAT: 

"Sutan nagok!". 

EMAKUME BAT: 

"Deitu bada suhiltzaileei!". 

GIZON BAT: 

"Kakingarri diagu gaur. Zakar-poltsa eta posta biltzerakoan 
probokatzen aritu zaidak. Entzun nahi ez zituen batzuk entzun ditik. 
Mendeku hartu ditek: ziega eta gorputz miaketa. Hilekoa nuela ikusi 
duten arren, konpresa ere kendu zidatek". 

EMAKUME BAT: 

"Ideia ona dun, izaretan oinen aldea boligrafoz markatzearena. 
Bestela gazta usainarekin lokartzeko arriskua zagon... Bereziki 
umiliagarria izan dun gaurko biluztea. Doaneko larderia. Ahoa 
irekitzea nahi zitenan, ondoren ipurtzuloa erakutsi behar niela keinu 
egin zidaten. Nik, ezetz eta ezetz, luze eduki naiten biluzik, beraiek 
inguruan nituela, begira, barrez". 



44 



Mikd Antza 



GIZON BAT: 

"Ideia ona duk, bai, izaretan amets aldea boligrafoz markatzea". 
EMAKUME BAT: 

"Demha eraman diten. Ez zakinat noiz. Orain beste preso bat 
agertzen dun ondoko kaiolara: Monsieur Plan edo Monsieur Peter 
Plan. Nire irudiko Monsieur Kakusain. Kazetaria dela zirudin, hori 
galderak egiteko afizioa duena! Berak aldiz erantzun labur eta faltsu 
tankerakoak besterik ez. Nahi niken ikusi zer aurpegi duen. Pena 
dun Demha eraman izana, berarekin bederen arabiera pixka bat 
ikasten ninan. Honekin aldiz...". 

GIZON BAT: 

"Muxu burusoiltxoan!". 

EMAKUME BAT: 

"Ez naizela burusoil geratzen ari!". 

GIZON BAT: 

"Jaiotzetik soil duan burutxoan, alproja!". 

EMAKUME BAT: 

"Jarriko nioken gustura ileordea!". 

GIZON BAT: 

"Zer moduz habil arabiera klaseekin? Kontuz ibil hadi ez ote duten 
eusko-islamiar konexio estrainioren bat asmatuko . . . ". 

EMAKUME BAT: 

"Araba-Saudi. Basque Conection". 



45 



GIZON BAT: 

"Exkaxa benetan!". 

EMAKUME BAT: 

"Goizean Ilar-Bakar-i dutxa eskatu zionat. "Bi minutu" esan 
zidan. Zain nagon oraindik. Badakin, "bi minutu" berdin "gogoa 
emango didanean", "bost minutu" berdin "hoa antzarak ferratzera". 
"Oraintxe bertan" berdin "ustel hadi bertan". Bon soiree, guk festa 
eta hik batez! Aio. Krix-krax". 

GIZON BAT: 

"Ilarrak zeudek bazkan". 

EMAKUME BAT: 

"Txuleta gustura jango niken". 

GIZON BAT: 

"Errea". 

EMAKUME BAT: 

"Atzo auzoko batek su eman zionan ziegari". 

GIZON BAT: 

"Sutan nagok!". 

EMAKUME BAT: 

"Deitzeko bada suhiltzaileei!". 

GIZON BAT: 

"Egarri nauk". 



46 



Mikd Antza 



EMAKUME BAT: 

"Gogoratzen dun udatan joaten ginen erreka? Dutxan, begiak itxi 
eta hor irudikatzen haut. Igeri nabilen, amuarrainen artean, eta hi ur 
azalean, nire bila. Banoakin marrazoa bezala, behetik gora, eta brau! 
Zatirik goxoenean kosk!" 

GIZON BAT: 

"Ai! Nire zangoa!". 

EMAKUME BAT: 

"Ezetz zozola! Zangoan ez!". 

GIZON BAT: 

"Aaaa! Bai gozoa! Berriz!". 

EMAKUME BAT: 

"Egarri naun". 

GIZON BAT: 

"Begi Bakar pasatu duk. Isil isilik. Beha-zuloaren estalkia altxatzen 
ere ez diat sentitu. Ate aldera begiratu dudanean hortxe nian, begira- 
begira". 

EMAKUME BAT: 

"Antzerki lan bat idazten ari naun". 

GIZON BAT: 

"Ni ere begira gelditu natzaiok. Ez zian alde egiten. Uste diat 
Alkohol zela, estalkia irekita utzi baitu. Jaiki eta ostikada emango 
niokek ateari. Ixteko estalkiaaa!!!". 



47 



EMAKUME BAT: 

"Ohean etzatera noan, nekatuta nagon. Bahator ondora? Helduko al 
naun estu-estu? Klak!". 

GIZON BAT: "Bai". 

(GIZON BAT jaikiko da, oheratu eta hormari begira et^ango da. 
Negar ^otinka hasiko da, apal. EMAKUME B AT jaikiko da, eta 
bi ^iegen arteko banaketa trabeskatu^ badoa GIZON BAT engana. 
Ohean et^ango da eta bi^karre^ helduko du, estu-estu, hankak ere 
harenekin egokitu^ bat egin arte. Argia pixkanaka-pixkanaka 
apalduko dd). 

(AGINTEDUNA agertuko da, hit% egingo duen artean aurrera 
eta at^era ibiliko da, ^iega batera sartu^ lehendabi^i etagero bestera, 
besarkatuta dagoen bikoteari begira geldituko da, urrunduko, 
hurbilduko, tapakia^ estaliko ditu etagero tapakia altxatu eta begira 
geratuko %aie, mahaian gelditu diren ida^kiak eskuetan hartuko ditu, 
marmarka irakurriko, berri^ ut^iko, irribarre^ mint^aldia etengabe, 
etxean balego be^ala, bere etxean dago-eta!, aise mugituko dd). 

AGINTEDUNA: 

Bihotz gabetzathartzengaituzue. Gu ere humanoakgarela, zer arraio! 
Gogor hartzen dugula jendaila hau? Besterik merezi al dute bada? 
Ba al dago beste metodorik? (Isiluned). Guk ere nahigabea sentitzen 
dugu. Gu ere goibeltzen gara. Guk ere badakigu, ongi dakit nik!, 
zer den sufritzea. (Isiluned). Zer uste duzue sentitzen dugula guk, 
haur bat bere aita ikustera datorrenean? Urtez urte haur hori nola 
hazten den ikusten dugunean? Zer uste duzue, ez zaigula bihotza 
samurtzen? Bost urteko haurra hogei urteko gaztea bihurtzen ikusi 



48 



Mikd Antza 



dut nik, hamabost urtez bere aita ikustera etortzen ikusi dut nik. Eta 
zer uste duzue? Ez dudala deus sentitu? Ez dakizue zein gogorra 
den, zuek ez dakizue, ez. (Isi/uned) Maitasuna. Ez dago munduan 
sentimendu gorengorik. Baina begira iezaiezue hauei. Ez nahastu 
sexu grina eta maitasuna. Maitasuna dagoen tokian sexuaren tokia 
neurrizkoa da. Sexuak dena betetzen duenean, ez dago maitasunik. 
Ongi bereiz daitezke maitasuna eta sexua. Ulertuko duzue. Zuetako 
nor ez da inoiz emagaldu batekin oheratu? Maitasuna al da hori? Ez, 
noski. Sexua da, sexu hutsa. Emaztea etxean edukita emagaldutara 
joateak ez du emaztearekiko maitasuna den mendrena ere gutxitzen. 
Lohitzen. Sexua beste zerbait baita. Nola ez, emaztearekin ere 
larrutan, barkatu espresioa, egiten duzue, baina ez da gauza bera, 
hor maitasuna baitago, gutxiago ala gehiago, baina maitasunaren 
pindarra bizirik dago. Ez noski lehen eguneko sumendiaren garraz. 
Maitasunak sexua behar al du bizitzeko? Ez! Gauza bi baitira. 
Maite duenak maite du, larru kontuekin ala gabe. (lsiluned). Orain, 
gatozen bortxa maite duen jende honen kasura. Hauen grina 
sexuala asetzeko baliabideak guk jarri behar al ditugu? Zer esan nahi 
didazue, geltoki inguruetara, aldirietara joan eta bertan putak bildu 
eta bortxa jende honi eskaini behar dizkiegula? Begira, oso erraza 
da, maitasuna dagoen tokian, sexu harremanik gabe ere maitasuna 
biziko da. Baina, ez zait iruditzen niri gorrotoan hazi eta hezitako 
jendaila honek maitasuna zer den ere badakienik. Sexu grina bai! 
Eta nolakoa! Denak dira bortxatzaile potentzialak. Entzun beharko 
zenituzkete gauero porno-filmaren orduan ate zirrikitutatik eta udan 
leiho zabalduetatik irteten diren intziriak. Nik entzun ohi ditut. 
Elkarri popatik ematen ibiltzen ez direnean! (Isiluned). Injustizia 
handia egiten duzue gurekin. Guk harria bihotzaren ordez omen 
dugu eta hiltzaile hauek ordea aingerutxotzat dituzue! 



49 



(PRESOZAINAK agertuko dira. AGINTEDUNAk eta 

PRESOZAINEK mahaien gainekoak lurrera botako ditu^te. 
GIZON BAT eta EMAKUME BAT bortxa^ esnatu eta ohetik 
aterako ditu^te, txano bana buruan jarrita eramango ditu^te, oihu, 
irain eta garrasi artean. Argiak kliskaka ariko dira es^enatokia 
hustuko denean, it^ali arte). 



50 



Mikd Antza 



— IX. ESZENA — 

GIZON BAT bere kaiolan. Artik^ho txano bat du eskuan. 

GIZON BAT: 

(Txanoa jant^iko du) 

Erraza da. Hik esadak nik jakin nahi dudana, eta nik eginahalak 
egingo ditiat epaileak libre utzi hazan. 

GIZON BAT: 

(Txanoa erant^i eta kaiolako beste aldera doa poliki, besoak at^ean jarriko 
ditu, eskuak lotuta balitu be^ala) 
Ez dut esatekorik. 

GIZON BAT: 

(Badator berri^ lehengo aldera txanoa jant^i bitartean) 
Begira, hortxe, hi hagoen aulki horretan eduki ditiat mordoxka bat. 
Asko hi baino sendoagoak. Eta azkarrenek nire proposamena onartu 
zitean. Lehenago ala beranduago. Hi azkarra haiz. Hi inteligentea 
haiz. Erakuts egidak nolako azkarra haizen. Hi ez haiz beste gaizkile 
txoriburu horiek bezalakoa. Hik ikasketak eginak dituk. Zer ikasi 
duk? (Isilunea) Ez al duk ikasi aukerak baliatu egin behar direla? 
(Isilunea) Gure artean: hau duk hire azken trena; gero, akabo! Bizi 
arterakoa duk zain! 

GIZON BAT: 

(Txanoa erant^i^ lehengo lekura it^uliko da) 
Ez dut esateko ezer. 



51 



GIZON BAT: 

(Txanoa jant^i^poli^iaren kokagunera joango da) 

Ea bada. Futbola maite al duk? Jsilunea) Ez, noski, hi intelektuala haiz, 
hik ez dituk herri xeheak dituen afizio masifikatuak, hik antzerkia 
maite duk, ezta? Jsilunea) Eta irakurtzea. Tira, alde horretatik 
begiratuta zorionekoa haiz, jarrera egoskor eta zentzugabe horretan 
tematzen bahaiz, izango duk, bai, irakurtzeko aski denbora. Hik 
uste baino gehiago. (Jsiluned) Badakik hire egoera horretan tematzen 
bahaiz seme-alabak gelaxka zikin batean eta hilean ordu erdiz baino 
ez dituala ikusiko? Badakikguztiagalduko duala? Badakik dagoeneko 
guztia galdu duala?... (Galderak ahots doinugero eta gogorrago^ egingo ditu, 
eta bat-batean esan behar duena aha^tuko %aio. Galt^etako poltsikotik paper 
^imurtu bat aterako du, txanoa erant^i^ marmarka irakurriko du, gero 
berriro txanoa jant^iko du eta haria hartu^)... Bai... Badakik ez duala 
gehiago emaztea ikusiko? Bukatu duk zuen artekoa! Fini! Jsilunea). 
Baina oraindik baduk azken aukera bat, hire esku zagok oraindik, 
epaileak aske ez utzita ere, laguntzen badiguk baldintza hobeak 
lortzen lagundu hazaket. Kartzelan pasatu beharreko denbora 
ere laburtzea lortuko diat agian, nork daki... Hik hartu behar duk 
erabakia. Jsilunea). Hirea duk hitza. 

GIZON BAT: 

(Presaka doa atxilotuaren kokagunera txanoa erant^i^) 
Ez dut ezer esateko! 

GIZON BAT: 

(Jior bertan txanoa jant^i eta it^ulia hartu^) 

Bai! O, baietz! Asko duk esateko! Bai, txikito! Eta esateko dituanak, 
guztiak interesatzen zaizkiguk. JDoinua lasaituko du) Egia esatea nahi 
baduk, niri, pertsonalki, ez zaizkidak batere interesatzen. Badakik, 

nik (eskumuturrera begirat^en du ordularia balu be^ala) ordu erdi barru 



52 



Mikd Antza 



bukatu diat laneguna. Hemendik atera, autoa hartu eta banoak etxera. 
Emaztea eta haurrak zain ditiat. Lehendabizi dutxa bero bat hartuko 
diat, gero goxoan afalduko diat, haurren eguneko gorabeherak 
entzunez, eta oheratzean emaztearekin larrutan egingo diat. Beraz, 
niri bost axola zaizkidak kolkoan gorde nahi dituanak. Hik ahoa 
ireki ala ez, niri berdin ordainduko zidatek. Hire hobe beharrez ari 
natzaik. 

GIZON BAT: 

(Txanoa erantsj eta ^orrot^ erant^ungo dio, beste e%er esateko tenta^joa 
hort^en artean estutu^) 
. . .Ez dut ezer esateko. 

GIZON BAT: 

(Txanoa jant^i^ orain lasaiago poli^jaren kokagunera joango da) 
Eta orain usteko duk mehatxu egingo diadala, "ni banoak, orain 
zatozak astakirtenak, horiei dena esan beharko diek"... ez, ez, gu 
ez gaituk espainiarrak bezala, gu ez gaituk astapotro torturatzaileak, 
horiek alferrikako sistemak dituk. Lasterbideak dituk. Bazekiat, bai, 
zertaz ari naizen! Guk asmatuak baitira! Presa dagoenean erabili 
beharreko lasterbideak dituk. Haatik, guk ez diagu presarik batere. 
Denbora gure alde diagu. Tik-tak, tik-tak. Segundo bakoitzeko zuek 
ahuldu eta gu indartzen gaituk. Badakik, azkarrago ala beranduago 
denak eroriko zarete gure eskuetan. (Jsiluned). Eta zuen metodo 
horiekin jarraitzen duzuen bitartean ez duzue ezer lortuko. Mundu 
guztia zuen aurka jartzea ez bada. (Isiluned) Begira, bazekiat pertsona 
diskretua haizela eta konfesio bat egingo diat: ni ez nagok zuen 
helburuen kontra, ondo begiratuta alde ere egon nintekek, kulturaren 
balioak defendatzea, herriarenak, herritarren arteko berdintasuna. . . 
Asko harrituko al haiz nire aitatxi euskaldun jatorrikoa zela esaten 
badiat?... (Isiluned). Erabiltzen dituzuen metodoak dituk arazoa! 



53 



Mundua aldatu da! Biolentziarekin ezin da deus lortu! Gaur egun 
demokraziaren baloreak dituk tresna bakarra, defendatu zuen ideiak 
politika hutsarekin! Izan zaitezte buruargiak, izan zaitezte ausartak, 
zer arraio! (Jsiluned). Horixe duk koska, azkenerako jende koldarra 
zaretela. Ez duzuela errealitatea den bezala ikusi nahi, errealitatea den 
bezala onartu nahi, errealitate hori aldatzeko baliabide demokratiko 
hutsak erabili nahi. Errealitatearen beldur zarete! Herriaren izenean 
mintzo zarete, baina herriaren beldur zarete! 

GIZON BAT: 

(Txanoa erant^iko du poliki. Ahoa irekiko du, baina e% du hit^ik egingo. 
Bi^kar emango dio poli^iari) 

Ez daukat deus esateko. Ez zuri behintzat. Baina hau hitz egin 
beharra dudana! Zorabiozko abiadan gurutzatzen diren esaldiz 
gainezka dut burua. Denak nahas-mahas. Eta ezin ehizatu! Geldiune 
laburregiak egiten dituzte. Zentzuzko ideia bat antzematen 
dudanerako gainerakoak hitzen basoan desagertu zaizkit! (Isiluned) 
Lo egin beharko nuke. Atseden hartu. Zuek besarkatu. Zenbat ordu 
daramagu beren eskuetan? Non hago? Non dauzkate gure haurrak? 
Zenbat gara atxilotuak? Noiztik izan ditugu zelatan? Banengoen bai 
lehengo egunekoa ez zela oso normala izan, usain txarra zuela auto 
horrek egin zuen maniobra. Jsiluned). Etorri behar zuena etorri da. 
Jsiluned). Ba al du inork eskulibururik?! Nola biziraun behar dugu 
hemen?! (Isiluned). "Ez dut ezer esateko", bale, hori banekien eta 
primeran egiten dut. Eta ondoren? A! Hori al da dena? Urlasterrean 
gorputza joaten utzi, itsasoan olatu handiegiak datozenean bezala, 
aurre egin gabe, arnasari eutsi, batetik bestera, zurrunbiloan indarge, 
haien eskuetan. Ehizakiak bagina bezala. Jsiluned) Eta bitartean, 
hortzak estutu, dena behatu, aztertu. Ez pentsatu, ikusi, entzun, 



54 



Mikd Antza 



oroitu, guztia ondo irarri garunean. Jsiluned). Biziraun. Jsiluned). 
Borroka egin. 

GIZON BAT: 

(Txanoa jant^iko du poliki, poli^iaren kokagunera joango da, erret^en 
duenaren itxura egingo du: poltsikotik tabakoa aterat^eko keinua, ^igarro 
bat atera, tabakoa gorde, pospoloak bilatu, atera, ^igarroa pi^tu eta lehen 
xurgadako kea sabairant^ botako balu be^ald) 

Zer? Ez al didak ezer esan behar? "Ez dut ezer esateko" txatxu 
hori ere ez? Jsiltasund). Euskaldunen elkartasunaz asko entzuten 
da, baina gero, egiaren orduan, zuei laguntza eman dizuetenak 
salbatzeko ere ez duzue deus egiten. (Jsiluned) Pertsona heldua 
haiz hi. Entzun, zuenak egin dik, zuenak ez dik erremediorik, are 
mututasun horretan tematzen bahaiz. (Jsiluned). Baina badakik ongi 
asko ez duela merezi zuen herriko gazteria horrela sakrifikatzen 
jarraitzeak. Egin ezak zerbait gazteengatik! Zuen seme-alabengatik! 
Borroka zentzugabe, borroka ero horrek jarraitzen badu zuen 
seme-alabek ere ordainduko ditek! Amaitzeko tenorea duk! Jsiluned) 
Onartu: galdu egin duzue. Porrot egin duzue. Ez zagok egunsenti 
iraultzailerik etorkizunean. Hori guztia txoriburuen literatura merkea 
besterik ez duzue. Beren egongelako epelean arduragabe batzuek 
errundako asmakeriak dituk, ameskeriak, ez hanka eta ez buru 
dutenak. Jsilunea) Bizitza hori baino sinpleagoa eta aspergarriagoa 
duk. Baina gozoagoa ere! Jaiki, gosaldu, lanera joan, lagunekin eta 
senideekin goxoan egon, bakantzetan joan... eta bizitza nola doan 
ikusi: haurrak hazten eta norbera zahartzen. Jsiluned) Alferrik 
duk bizitzaren norabidea aldatzen saiatzea. Jsiluned). Hi ez haiz 
sinestuna izango, noski. Jsiluned) Ni ere ez. Ez bederen erlijio eta 
horrelakoekin. Pertsonarengan sinesten diat nik. Konturatzen nauk 
ez haizela berez pertsona gaiztoa. Ziur aski asmo onez aritu haiz. 
Irtenbiderik ez dagoela konturatzean, sartuta dagoen zurrunbilotik 



55 



nola atera ez dakienaren egoeran hagoela esango nikek. (Isiluned). 
Ni ez nauk jainko, baina irtenbide bat eskaintzen diat: amai dezagun 
erokeria hau guztia! Ekar dezagun bakea gurera eta zuenera! Azken 
finean, hurbiletik begiratuta interes berdintsuak ditugu-eta zuek eta 
guk. 

GIZON BAT: 

(Txanoa kenduko du, baina e% da joango atxilotuaren kokagunera, kaiola 
erditsuan geratuko dd) 

Hau guztia ez ote da arruntegia? Zer interes du tortura fisikorik 
gabeko galdeketa eszena batek? Nola agertaraz dezaket arimaren 
sakonenean eragiten duten urradura? Norbera bere buruarekin 
bakarrik geratzen denean, senide eta lagunengandik bereizita, 
telebista itzalita, liburua eta idaztekoak albo batera, goi mendi batean 
balego bezala, baina haize fresko osasuntsuaren ordez, infernuko 
zulo sakonen honetako gorroto, mendeku eta beldurraren kiratsak 
besarkatuta, eta ikusmiran, ez esnezko lainorik, ez bailara sakon 
ikusgarririk, ez eta urrunean betiko elurrez apaindutako gailur ederrik, 
baizik eta horma zikinak, idazkun txatxu edota desesperatuekin, eta 
zoru lirdingatsuak. . . nola eman orduan garunean onddo pozoitsuak 
bailiran hazten diren pentsamendu ilunen berri? (Jsiluned). Sekula 
ibili gabeko bideetan goaz, albo bietara amildegi hondorik gabeak 
dituzten bidezidorretan, abaila arriskutsuz. Bazeudenik ere uste ez 
genuen azpimunduetan igeri egiten dugu, ozta-ozta. Ahoa irekiz 
gero ur uherrak irentsiko ditugu, itoko gara; ahoa irekitzen ez 
badugu, ordea, arnas gabe itoko gara. Ahoa irekitzean, ur uherrak 
irentsi eta goitika egin ondoren gure minen berri ematen hasten 
garenean, ba al dugu entzulerik? (Isiluned). Inor egotekotan ulertzen 
al du ezer? (Isiluned). Ez. Ezinezkoa da. Ez baita asmatu arimaren 
argazkia egiteko makina. (Isiluned). Aurpegia ubeldua banu sikiera. 
(Isiluned). Nola adierazi behar dut ohean etzan eta haur ttipi baten 



56 



Mikd Antza 



negarra eragiten didan min hau. Hemen dut bihotza. Bihotzean min 
dut. (Jsiluned). Non dut ordea beste min hau eragiten didan organoa? 
Buruan? Aspirina bat, mesedez. (Isilunea). Gillotinatxo bat, s'il vous 
plait. 

(Zarata metalihoa ent^ungo da, GIZON BAT, hariak mo^tutako 
txotxongilo bat be^ala, ^iplo eroriko da lurrera, aieneka. Argia 
it^aliko da, GIZON BAT ilunpean ut^j^. Argi fokuak 
AGINTEDUNA argituko du). 

AGINTEDUNA: 

Hau bai dela handia! Pertsona ona dela usteko du oraindik. Gillotina 
bat! Hori bai lasterbidea! Ez, ez, ez, gillotinarik ez! Ikuskizun zenean 
bai, noski. Herriak gaizkilearen amaiera ikusten zuen, eta ikasten 
zuen, disfrutatzeaz gain. Baina gero, batek daki zein moral eta 
etika hipokritan oinarrituta, exekuzioak espetxeko hormen atzeko 
bakardadean egitera behartu zituztenean, zertarako gillotina? Noren 
eskarmenturako? Tresna indargabetua bihurtu zen, ez bazen taldetxo 
odol-gose sadiko batentzat. Erraza! Gillotina, eta fini, voila. Ez, ez, ez. 
Sufritu egin behar duzue, zuen egintzak ordaindu. Infernuan gillotina 
dagoela uste al duzue? Infernuan su eztitan egosten dira bekatariak 
eta kriminalak, betirako, amai gabe. Egin bedi zure nahia infernuan 
bezala lurrean ere. Hori bai asmakizuna! Su eztitan, motel! Labana 
kamutsarekin zainak moztea bezala. Odolustu, bai, baina tantaka. 
(Jsiluned). Burua moztu ordez garuna burezurrean zimeldu. Eta 
gero, bai, Luziferren txanda. (Isilunea). Badakit zer esango didazuen: 
kartzela barruko sufrimenduaren berririk ere ez duela gizarteak. 
(Isilunea). Egia diozue. Aitor dut. Arrazoi oso-osoa duzue: sistema 
ez da perfektua. Baina zer nahi duzue!, ezin hasiko gara kartzelen 
barrunbeak erakusteko bidaia turistikoak antolatzen! (Isiluned). 
Halere, ari gara akats hori konpontzeko ordezko bideak lantzen. 



57 



Egin kontu gaur egun ez dela lehen bezala, gaur egun ia edonor 
joan daiteke kartzelara denboralditxoa pasatzera, "bakantzetan"! 
ÇBarre egingo du bere ateraldiarekin harro) Ez da gaiztakeria handiegirik 
egin behar. Erraztasunak ematen ditugu. Arau-hauste txikiengatik 
ere, barrura! Eta onerako!, ez egin zalantzarik! Irtetean zenbatek ez 
ote digun eskertu kartzelan egindako egonalditxoa? Zenbatek ez ote 
digun esan kartzelako atarian: "milesker, ez dut inoiz gehiago legea 
hautsiko, ikusi dut, eta ikasi dut". Adio, betirako. Au revoir-ik ez. 
Bezero bat gutxiago, eta doako propaganda guretzat! Gizartearentzat! 
(Jsiluned). Baina, zertaz ari ginen? Ez al dut haria galdu? Gillotinari 
buruz ari ginen. 

(Gillotina baten labanak erort^ean egiten duen hotsa ent^utearekin 
batera it^aliko da argia, bat-batean, agertokia ilunpean ut%i%). 



58 



Mikd Antza 



— X. ESZENA — 

Ondoko kaiolan egongo da GIZON BAT. Kaiola honetan ere, 
hondoko horman, lehen e% ^egoen ida^kun bat agertuko da orain: 
bukatu gabeko "GoraE". 

(GIZON BATek PRESOZAIN BAT inguruan e^ dagoela 
^iurtatu ostean, ^aint^e-kamerari bi^kar emane^ sagar bat aterako 
du hankartetik). 

GIZON BAT: 

Lortu diagu! Tatxan! (mago baten plantak egine^ sagarra desagertu eta 
agertara^iko du pare bat alditan, eta a^kenean kamerari erakutsiko dio) 
Arranopola! Sagar bat! Nondik heldu ote da? (Gora begiratuko du). 
Hegoaldera doazen txorietako bati eroriko zitzaion bizkar-zorrotik. 
Milesker sagar-txori maitea! Entziklopedian begiratu behar dut 
nolako lumajea dunan. Hurrengoan ahal badun sagardo botila bat 
ekarri, gustura edango niken! Eta txuleta-txori ikusten badun, esaion 
sagardoaren lagungarri txuleta eder bat gogotik jango dudala ere. 
Eta intxaur-txori, irasagar-txori eta gasna-txoriri ere esan itzuliño bat 
egiteko infernu gainetik. Helbidea baduzue, ezta? Badaezpada ere 
berriz emango dizuet. Hartu luma bat eta idatzi: "Infernu-zulo-enea, 
Inora-ez Etorbidea, Infinitu zenbakia, azpi-azpiko solairua. Kode 
postala Bat-bat, alegia, hamaika, eta "K" bi aldiz: Hamaika Kaka". 
(sagarrari begiratuko dio, besoa iu%atu%) Jan ala ez jan, horra zalantza. 



59 



Aldapeko sagarraren 
adarraren puntan, 
puntaren puntan, 
urkatua ^egoen dant^ari, 
txiruliruli, txiruliruli 
nork kantatuko ote du 
soinutxo hori. 



(Kosk egingo dio sagarrari). Gerrikoa kentzen digute, oinetako sokak 
kentzen dizkigute. Gure buruaz beste egin ez dezagun, omen. 
Gainera, gauez, hilik ez gaudela ziurtatzeko, omen, argia pizten 
digute. Zein da helburua? Gu bizirik mantentzea, omen. Gure 
hobe beharrez ari direla esaten digute. (Isiluned). Loa txiki-txiki 
eginda, ametsak amesgaizto bihurtu zaizkit jadanik, kartzelarekin 
egiten dut amets, presozainekin, kaiola hauekin, kalera ateratzeko 
beldurrez nago ametsetan, eta kanpoan nagoela amesten badut 
kartzelara itzuli nahi dut segituan, hurrengo zaintze-txanda pasatu 
baino lehen. (Kosk egingo dio berri^ sagarrari). Beren segurtasun 
neurri puntakoekin, ihesbiderik ez dagoela erakusten digute. Eta 
azpitik ulertarazi nahi digutena da, heriotzaren ihesbiderik ere ez 
dugula. (Kosk berri^). Baina, ez al zaizkigu orduantxe esaten ari 
hori dugula saia dezakegun ihesbiderik errazena: heriotza. Amaitu 
da infernua. Adio! Ihes egin dizuet. Eginahalak eta bi egin dituzue 
ihes egin ez dezadan, denik eta zaindaritzarik zorrotzena, zeta ber 
bi, jasanarazi didazue, eta itzuri egin dizuet! Barrez lehertzen nago 
nire gorpua aurkitu duzuenean jarri duzuen aurpegia irudikatzen 
dudan bakoitzean. (Bi koskada jarraitu sagarrari). Itxaron gela batean 
nengoela etorri zitzaidan gogora lehen aldiz, heriotza ihesbide izan 
zitekeela, alegia. Oso pentsamendu goxoa izan zen. Zain neraman 



60 



Mikd Antza 



bigarren orduan-edo izango zen, ate joka aritu arren ez zen inor nitaz 
arduratzen, ahotsak entzuten nituen, ez zen inor ageri ordea. Egin 
zizkidaten miaketa eta biluzte umiliagarri guztien ondoren egongela 
hartan sarrarazi aurretik, haien oharkabean, nire poltsatik liburua, 
ordularia eta gerrikoa berreskuratzea lortu nuen. Garaipena! Hara!, 
zuen segurtasun neurri guztiak pikutara! Ez naiz aspertuko, badut 
liburua irakurtzeko eta zer ordutan bizi naizen ere badakit, denbora 
neurtuko dut. . . eta ez zaizkit galtzak eroriko. Liburua irakurriz eta 
ordularia begiratuz pasatu zitzaidan lehen ordua. Ordutik aurrera 
hasi nintzen ernegatzen. Gelaren zoko guztiak begiratu nituen. 
Zoko zikinak, han goian leiho bat, kristal uger, burdina-barra eta 
sare. Eta izkina batean hoditeria. Gela hutsa, gela hitsa. Ni, liburua, 
ordularia eta gerrikoa. Tik-tak, tik-tak. (Sagarrari a^ken koskada). Eta 
beste ezer ez, haienganako gorrotoa hazten, animalia moduan itxita 
egoteak sortutako amorrua, hormetako idazkun guztiak irakurriz 
pilatutako etsipena. Zergatik ezin nuen pentsamendu goxorik izan? 
Zergatik ezin nintekeen gure barne-paradisuan babestu? Egongela 
horretako hormek kanpoko guztiarekiko isolatuta ninduten. (Sagar- 
mutxikina kaiolaren erdian ut^iko du, %utik). Ez zen erraza izango, 
baina hoditerian kokatu nezakeen gerrikoa. Egingarria zen. Bi ordu, 
hiru ordu, lau ordu. Inor ez. Ate-joka aritzea ere alferrik. Attendez 
un peu! Zakar, atearen bestaldetik, behatze-zuloaren estalkia ireki 
ere egin gabe. Ezin dudala ihes egin uste al duzue? Zuen eskuetan 
nagoela uste al duzue? Ikusiko duzue ba, ikusiko duzue! Onartu 
behar dut ere liburua ez zela on-on horietakoa. Sagarra, zuhaitza, 
txoria. Txoria kantari eta fruitu estrainioak dilindan. Txoria ezin da 
kaiola honetan sartu. Sagarra ezin da kaiola honetatik atera. Ez dago 
zuhaitzik. Fruitu estrainioa, gora eta behera dabilen hau. Itsasorik 
gabeko naufragoa. Botilarik gabeko mezua. Balerik gabeko talaiaria. 



61 



Malkorik gabeko negarra. Barnetik erretzen nauen sugarra. (Isildu 
egingo da, irribarre egingo du, begirada urrunean galduko du). Bai, badakit, 
ez nago bakarrik, bakartuta naukate baina ez nago bakarrik. Zuen 
maitasunaz, herriaren indarraz arnas egiten dut infernu zuloan. 

(Sagar-mutxikina eskuan hartu eta gora botako du, goiko sarean 
^ehar kanporat^en saiatuko da, behin eta berri^ etsi gabe, argia 
pixkanaka apalduko den bitartean). 



62 



Mikd Antza 



— XI. ESZENA — 

Bi ^iegak. GIZON BAT ohean et^anda dago, lu%e, gora begira, 
mugit^eke, argi-ilunean. EMAKUME BAT ^iegan aurrera eta 
at^era dabil. Ziegako atea ^abalduko da, PRESOZAIN BAT 

agertuko da eskuetan egunkari bat^uk etagutun bat dakarrela. 

PRESOZAIN BAT: 

Posta! 

EMAKUME BAT: 

(Hit^ik egin gabe hartuko ditu PRESOZAINA/fe emandako gutuna eta 
egunkariak. Mahaira eramango ditu. Egunkariakgainbegiratu eta gero gutun- 
a^alaribegiratuko dio. Gutun-a^ala ^abalduta egongo da, e^du ^abaldu beharrik 
i^ango. Barruko orriak aterako ditu, dago^kien hurrenkeran txukunduko 
ditu, eta ^iegaren erdian ^utik, mugit^eke, irakurriko du). Non zeundeten 
hil nintzenean? Ez dizuet galdetzen erruduntzat zaituztedalakoan, 
errukia eragin asmoz, kontuak eskatzeko. Nola eskatuko dizuet 
konturik, nola senti dezakezue errukirik, nola izango zaituztet 
erruduntzat, hilda nagoenik ere ez badakizue? "Non zeundeten hil 
nintzenean?" nire heriotzaren unea zuen bizi-taupadekin ezkontzeko 
desioak sortutako galdera da. Ez dutgaldetzen non arraio zeundeten, 
norekin zeundeten, zertan ari zineten, irriz ala malkoz, alai, triste 
ala soraio. Galdera "non zeundeten" da. Zein lekutan zeuden zeuen 
oinak, buruak beste nonbait egon arren, hil nintzen unean. "Non 
ote zeundeten" galdetu behar nizuen gaizki ulertu oro ekiditearren? 
(Jsiluned). Hil. Une neurtezina, dena huts bihurtzen duena, mugitzen 
dena zurruntzen, arnasa eteten, zerbait bukatzen, norbaitentzat, 
modu batez bederen, bestelako eztabaidetan ez sartzearren. Eta, 



63 



"nire hil-une horretan zuek non" da galdera. Dena izoztu nahi banu 
bezala, zuen oinaklurrari itsatsi. Une batez. Mundua gelditu. Une hori 
iragana izanik, oroimenean atzera egin eta taupada guztiak, zuenak 
eta nireak, une horretan taupaka jarri. Hil nintzen arte. Eta gero, 
berriro ere, bizitzen segi. Zuek. Jsiluned). Hil nintzenean neroni non 
nengoen esango dizuet hasteko, garai hartan Kaxmirren lurrikara 
zen, Karibean urakana, Gazan misila, auzokoenean labana: kartzelan 
nintzen, berriro hil nintzenean. Arrunta da kartzelan hiltzea. Ohikoa. 
Ohitura. Ohikeria. Kartzelan hiltzeko era arrunt asko dago ere; 
hautazkoak, gehienak. Egunero hiltzen da norbait kartzelan. Norbera 
egunero hiltzen da kartzelan. Esan nahi dut indartsuek berpizteko 
adorea izaten dutela, biharamunean, berriro ere, gorputza, gorpua 
batzuetan, heriotzaren atzapar dultzeei emateko. (Jsiluned). Heriotza 
eta Kartzela. Ulertu duzue dagoeneko. Sinonimoak dira. Kartzelan 
sartzea hiltzea da. Eta, hala ere, nolako bizi-grina, hori bizi-poza, 
zenbateko duintasuna, zer kuraia. Nolako bizi-mina, zenbat negar, 
hutsuneak betetzeko nolako erraldoi-lana, zenbat bihotz-fereka eta 
laztan. Eta zutitzea lortzean, irribarrearen arkitektura konplexua 
berriro ere eraikitzea lortzean, burdinazko tximeleta hegaldi batek 
desegiten diguguztia. Jsiluned) . Gutxi behar dakartzelan, pertsona den 
bezalakoa ager dadin, eguneroko bizimoduaren inaute-mozorrorik 
gabe, apaingarririk gabe, makillajerik eta parpailarik gabe, aitzakiarik 
gabe, arroparik gabe, biluzik, hitzik gabe, alferrik baita hitz egitea, 
entzungo edo ulertuko duen inor ez dagoen lekuan, malkorik gabe, 
ez, malkoekin, baina inork ikusiko ez dituen unean. Jsiluned). Zer 
gehiago kendu behar didazue (bihotza, maitasuna, burmuina, ideiak, 
birika, arnasa), xuxurlatzen dugu, galdera egin izanaz damutuz 
segituan, erantzuna kartzelako atarian, Merrietakoan bezala, irakurri 
baikenuen hona ekarri gintuztenean. Dena kentzen den egoitzan 



64 



Mikd Antza 



gauzkate. Dena eteten den bakarmortuan. (Isilunea). Xuxurlatutako 
galderaren oihartzuna airean dabil oraindik, heriotza agertu denean. 
Adibidez, hainbat gauza arbitrarioki kendu dizkigutela eta, zergatik 
utzi bizarra egiteko bitsa eta aitzurrak kendu? Zergatik utzi orri 
zuriak idaztekorik gabe? Zapatak soka gabe bezala utziko ligukete loa 
ametsik gabe, olatua itsaso gabe, txoria kanturik gabe, orratzik gabe 
ordularia, zentzu gabe hitza, gose greban jana eta egarri greban ura 
uzten diguten bezala, maite ditugunak ikusi gabe, paradisurik gabeko 
infernu honetan. Zergatik kentzen didazue gerrikoa? Zure buruaz 
beste egin ez dezazun. Zergatik esnatzen nauzue orduro? Bizirik 
ote zauden jakin dezagun. Hori txorakeria, erdietan hil naiteke-eta, 
lasai asko, loak hartu, amets egin, hil, akaso. Agian! Ez, ez. (Jsiluned). 
Herioren kiratsak hartzen ditu izarak pixkaka. Maitasunez lurrintzen 
ditugu, memoriatik maitalearen usain guztiak, irudi guztiak, angelu 
eta dimentsio orotan, banan-banan, mingarriki erreskatatzen ditugu. 
Absentzia betetzeko, heriotzari lekurik ez uzteko, setiaturik, zenbat 
orduz eutsiko ote diogun, hil baino lehen, zenbat egun, aste, Mabete, 
urte, askatasuna arte. (Jsiluned). Utzi dugu gorputza segadan, bagoaz 
hegan, zuengana, zuekin. Ez gara hemengoak. Hemen gaituzten 
arren. Hemen, hiltzen, gaituzten arren. Egunero pixka bat, egun 
batez osoki. Gure zelula guztiak eta bakoitza kartzelaz kutsatzen 
dira. Gure birikek kartzelaren laino pozoitua arnasten dute. Arnasari 
eutsita ere azal zuloetatik sartzen zaigu kartzela. Begietatik. Begi itxi 
itsuetatik bezala. (Jsiluned). Nor etzan zen ni baino lehen lastaira 
honetan? Atzo. Nor etzango da ondoren? Bihar. Gaur, ni, gu gara. 
Hire gorputzaren kontra estututa, hire azala jantzita besarkatzen 
naut, harriduraz, gramatika ausartzen ez den lurraldetan, aditz 
laguntzailearen konbinatoriak etsi duen zingiran, maite gaitut. Euriak 
garbitzen, ilargiak argitzen eta eguzkiak berotzen digun giltzapeko 



65 



bakardadean, trumoi eta tximisten artean oihu eginez, haragi 
biziarentzako kontainerrotan ferekatzen naut. (lsiluned). Jada ez naiz. 
Ez gose. Ez egarri. Hil hurren naiz. Maitasun minez. Teoria handirik 
gabe hiltzen ari zait gorputza. Hiltzera uzten naute, estatu arrazoiz, 
utzikeriaz, krudelkeriaz, gorrotoz, euskara gose eta egarriz, agortzen 
ari naiz. (Jsiluned) Irratian entzun dut Soriako kartzelan nire buruaz 
beste egin dudala; iaz Fleurykoan egin nuen bezala. Irri mikatza egin 
dute nire ezpain zartatuek: izen berri bat euskal gudarien hiltegien 
zerrendarako: Albacete, Alcala, La Sante, Fresnes, Tres Cantos, La 
Salve, Martutene, Herrera de la Mancha, Intxaurrondo, Madrileko 
DGS, Espainiako errepideak, kartzela atariak eta kartzela osteak. 
(Jsiluned). Basamortua atera zait hortz artetik. Hil egin nautela, nik 
dakit. Auzi medikuak besterik esango badu ere aztertu ezazue ondo 
nire gorpua. Nire heriotzaren erantzuleen izenak ditu gorderik bere 
baitan. Eta galdera bat mihian, inori konturik eskatzeko asmorik 
gabe, inor erruduntzat hartzeko asmorik gabe, inorengan errukia 
eragiteko gogorik gabe, nire heriotzaren unea zuen bizi taupadekin 
ezkontzeko desioz sortutako galdera soila: non ote zeundeten hil 
nintzenean? 

(EMAKUME BATot ^iegako argia bat-batean it^aliko da. GIZON 
BATot ^iegako argia pixkaka it^aliko da.) 



66 



Mikd Antza 



— XII. ESZENA — 

Bi kaiolak. Batean GIZON BAT dago, bestean PRESOZAIN 
BAT. Burdina-hesietan daude, norbera bestearen alderant^ begiratu^ 
elkar ikusten e% duten arren. 

PRESOZAINA 

Kartzela askotan egona al haiz hona etorri baino lehen? 
GIZON BAT: 

Ez ninduan ni etorri, ekarri egin ninditean. (Isiluned). Batzuetan bai. 

PRESOZAINA 

Zeintzuetan? 

GIZON BAT: 

Bresteko gotorlekuan, Clairvauxeko zentralean, Moulinseko 
isolamenduan, Naonedeko isolamenduan... 

PRESOZAINA: 

Hori duk hori ezin gelditua! 

GIZON BAT: 

Eta hi? 

PRESOZAINA: 

Nik ere batzuk ezagutu ditiat: Fresnes, Fleury, Les Baumettes, 
Tolosako kartzela zaharra, Val-de-Reuil... 



67 



GIZON BAT: 

Ez zagok gaizki. 

PRESOZAINA: 

Lehen aldia al duk kartzelan? 

GIZON BAT: 

Bai. 

PRESOZAINA: 

Baita ni ere... Kontua duk behin sartu eta ez naizela oraindik atera!!! 

(Barre egingo du). 

GIZON BAT: 

Zenbat denbora daramak barruan? 
PRESOZAINA: 

Aurtengoarekin hamar egingo ditiat. Gazte hasi ninduan eta... 

GIZON BAT: 

Eta ateratzeko datarik? 

PRESOZAINA: 

Puska baterako diat. Eta hik? Zer ziotek hire abokatuek? 
GIZONA BAT: 

Nirea politikoa duk. Abokatuek ezer gutxi egin zezaketek. 

PRESOZAINA: 

Baina zenbat eskatzen ditek. 



68 



Mikd Antza 



GIZON BAT: 

Ez diat begiratu. 

PRESOZAINA: 

Terrorismo aferak beroak dituk. Hildakorik al daukak? 
GIZON BAT: 

Esan diat ez dudala begiratu zer egozten didaten. Dena dela guretzat 
beti duk eskaera handiena. Guretzat aldatzen ditiztek legeak, 
espresuki. 

PRESOZAINA: 

Baina zuen borroka horrek ba al dik etorkizunik? Nik ez diat uste 
inoiz ezer lortuko duzuenik. 

GIZON BAT: 

Asko lortu diagu dagoeneko. Bizirik zagok gure Herria. 
PRESOZAINA: 

Bai, bai, nik ulertzen diat zuen borroka, e? Baina erabiltzen dituzuen 
metodoak dira arazoa. 

GIZON BAT: 

Noski hiri hobe irudituko zaik bonba atomikoa erabiltzea... 
PRESOZAINA: 

Ez, ez, esan nahi diat ez duzuela irabaziko inoiz. Frantziak eta 
Espainiak ez ditek sekula Euskal Herria utziko. 

GIZON BAT: 

Ikusteko zagok. 



69 



PRESOZAINA: 

Zenbat denbora daramazue borrokan? Merezi al du? 



GIZON BAT: 

Eta nola! 

PRESOZAINA: Baina sufrimendua baizik ez duzue eragiten, 
besteei, zuei eta zuen senitartekoei. 

GIZON BAT: (Isi/ik). 

PRESOZAINA 

Ez al duzue hobe bide baketsuetatik borrokatzea? 
GIZON BAT: 

Zein bide baketsu erabili behar dugu? 
PRESOZAINA: 

Hauteskundeak, jendea konbentzitu, . . . 
GIZON BAT: 

(Ahoa irekiko du, e% du e%er esango ordea). 
PRESOZAINA: 

Armak erabiltzen dituzuen bitartean normala ere bada, ezta? 
Mehatxupean ez dizuete ezer onartuko. 

GIZON BAT: 

(Ahoa irekiko du eta hit^ak ahoskatu arren e% da hotsik ent^ungo). 



70 



Mikd Antza 



PRESOZAINA: 

Ausarta izan beharra zagok bizitza honetan. Norberaren porrota 
onartu eta kito. Gizartearekiko zorra ordaindu. 

GIZON BAT: 

(Berdin jarraituko du, isilean ahoskatu^). 
PRESOZAINA: 

Gizonki jokatzen jakin beharra zagok. Hi bahaiz bada indarra nork 
duen, boterea nork duen, azken batean arrazoia nork duen ikusteko 
bezain buru argia. Horrela iruditzen zaidak niri bederen. 

GIZON BAT: 

Aizak, Georges. 

PRESOZAINA 

Zer, Le Basque? 

GIZON BAT: 

Gora ETA! 

PRESOZAINA 

Zer? 

GIZON BAT: 

Gora ETA! 

(PRESOZAIN BAT isilik geratuko da argia pixkaka apalt^en 
den artean). 



71 



— XIII. ESZENA — 



Bi ^iegak. GIZON BAT eta EMAKUME BAT, norbera 
bere ohean et^anda dago. Ohetik hit% egiten dute. Noi^ean behin bat 
jaikiko da, harraskara hurbildu eta burua ur a^pian sartuko du. 
Edota ura ahoan hartu etagero bota egingo du. Urrats eta mugimendu 
oso geldi^ egingo dute dena. Aldi^ oso bi%i mint^atuko dira. 

EMAKUME BAT: 

Orreagar nagok. 

GIZON BAT: 

Ni ere. 

EMAKUME BAT: 

Presoaren ametsa. 

GIZON BAT: 

Presozainaren amesgaiztoa. 

EMAKUME BAT: 

Esku batek bost hatz. 

GIZON BAT: 

Gurdi batek bi ardatz. 

EMAKUME BAT: 

Maite haut. 



72 



GIZON BAT: 

Maite haut, nik ere. (Isi/unea) Itsasoko uretan murgil. 

EMAKUME BAT: 

Gure lurrean hil. 

GIZON BAT: 

Lurrean atseden. 

EMAKUME BAT: 

Hire altzoan, lo. 

GIZON BAT: 

Hire besoetan, lo. 

EMAKUME BAT: 

Marrubiak bularretan. 

GIZON BAT: 

Gerezi beltzak belarrietan. 

(Isiluned). 
EMAKUME BAT: 

Noiz esango dizkiat belarrira esateko guztiak. 
GIZON BAT: 

Entzuten ditinat, sentitzen ditinat, gozatzen ditinat. 



EMAKUME BAT: 

Zer krudelkeria mota da hau?! 



GIZON BAT: 

Orreagar nagon, lepora salto egingo zienat. 
EMAKUME BAT: 

Alferrik zabiltzak, ez gaitiztek suntsituko. 

GIZON BAT: 

Harkaitza. 

EMAKUME BAT: 

Haritza. 

GIZON BAT: 

Badakin? 

EMAKUME BAT: 

Zer? 

GIZON BAT: 

Zoriontsu naun! Sinesgaitza iruditzen zaidan. Ezinezkoa beharko 
liken horrelako egoera batean zoriona sentitzea. Hainbesteko 
sufrimendu eta min. Ez ninan uste jasateko gai izango nintzenik. 
Haur nintzela beldur nionan minari. 

{Ohean et^ango dira biak). 

EMAKUME BAT: 

Noiz esango dizkiat belarrira esan beharrekoak? 



74 



Mikd Antza 



GIZON BAT: 

Itxi begiak. Ikusten al dun etxeko ataurrea. Lizarraren gerizpea. Nahi 
al dun ur freskoa limoi eta mendarekin? 

EMAKUME BAT: 

Besarkatuko al nauk berriz. Maita nazak. Emadak hire sua, baretu 
ezak ene sua. Edango haut, jango haut... noiz esango dizkiat belarrira 
esan beharrekoak. 

{Argia pixkanaka apalt^en hasiko da, ondorengo esaldiak ilunean 
ent^ungo dird). 

GIZON BAT: 

Hi haut itsasargi, haize-oihal... 

EMAKUME BAT: 

Noiz esango dizkidak belarrira esan beharrekoak? 

GIZON BAT: 

...fereka, erreka... 

EMAKUME BAT: 

Noiz esango dizkiogu elkarri belarrira esan beharrekoak? 

GIZON BAT: 

...makulu, ohantze, sehaska,... 

EMAKUME BAT: 

Noiz esango dizkiat belarrira esan beharrekoak...? 



75 



GIZON BAT: 

Noiz esango dizkidan belarrira... 

(Argifokuak AGINTEDUNA argituho du). 
AGINTEDUNA 

Plas, plas, plas ÇTxalo ere egingo du). Bikain! Hunkigarri! Barkamena 
eskatu beharko diegu, gainera! Zer uste dute hauek! Eskubideak nahi 
dituzue? Betebeharrak daude aurrenik! Kredituak eta hipotekak! 
Musu truk biziko zinetela uste al zenuten sugandila alferrok! Beno, 
beno, beno. Orain konturatzen zarete zer den sufrimendua. Eta 
zuek eragiten duzuenaz ez al duzue zer esatekorik? Zer uste duzue, 
hurkoak ez duela sufritzen? Dena libre dela? Ez jaun eta andreak, 
ez. Gizarteari ezin zaio tu egin ordaina jaso gabe. Hautsetan erein, 
lohietan bildu. Nik min, hik min. Begia begi truk. Damutuko zaizue 
egindakoa, damutuko zaizue lotsagabekeria. Ikasiko duzue nork 
agintzen duen, ikasiko duzue gizarte zibilaren nahiaren aurka jotzea 
garesti, oso, oso, oso garesti ordaintzen dela. Garesti baino garestiago. 
Hasi al zarete ulertzen? Beldur naiz ezetz. Hara! (poltsikotik gutun- 
a%al bat aterako du, gutuna gutun-a^aletik, ^abaldu eta irakurriko du). 
"Maitea..." Ez, ez, hau, ez. Aurrerago. Ea (marmarka irakurriko ditu 
paragrafo bat^uk). Bai, hementxe. "Herria"! Hasi gara hitz potoloekin. 
"Herriaren alde dena eman dugu..." (marmarka jarraituko du) "Herria 
gurekin dago...". Izan behar da inozoa pertsona, e? Balekite "herria" 
zertan dabilen beraiek hemen dauden bitartean. Nik esango dizuet: 
neguan eskiatzen, udan hondartzan, urte osoan lan eta lan, hipotekak 
eta kredituak pagatzeko. Eta kito! Zer besterik nahi duzue bada? 
(Isilunea). Eta bide zuzenetik ateratzen denari, zas! Kokotekoa! Hau 
tirria batzuk dutena, ez dagoen lekuan nahaspila sortzekoa. Ez ote 
da genetikoa izango? (Isilunea). Segi dezagun (marmarka lerro bat^uk). 



76 



Mikd Antza 



Hau bai ederra! Entzun, entzun!: "Ni ondo nago". Ondo dagoela ez 
dio bada. Barrezka hasi eta pixa egingo nuke galtzetan, itxuragatik 
ez balitz. Ai, ama! (barre-itxurak egingo ditu, sabelpea heldu^ bere onera 
etorri arte) Zer nahi duzue esatea? Horixe, zuek pentsatzen duzuena: 
hauenak ez duela erremediorik. Luzaroan izango ditugula bezero 
euskaldunak ostatu hauetan. Zentzatuko diren esperantzarik bat 
ere ez. (Isiluned). Aspaldiko kontua baita. Ba al zenekiten Errolan 
ere beraiek akabatu zigutela. Ez, oraingoek ez, noski, beraien 
arbasoek. Baina hauek egiten duten modu berean: koldarki, traizioz, 
nola ez! Orduantxe galdu zuen gure Charlemagnek aukera ederra 
euskaldunekin behin betirako akabatzekoa, bai. Mesede galanta 
egingo zigukeen! Zer egingo diogu. Guri utzi zigun lana. Eta ari 
gara, ari gara. Ez dirudi, baina ari gara, pixkaka, pixkaka, goxoan. 
Batzuekin behar den gogortasunez eta besteekin... Ba al dakizue 
amuarrainak eskuz hartzeko nola egiten den? Esango dizuet nik. 
Errekan sartu behar da. Harri handi xamarren azpitan bilatu behar 
da, eskuak sartuta, erreka-sugeei beldurrik izan gabe. Poliki egin 
beharreko bilaketa lana da, amuarraina ez uxatzearren. Aurkitzen 
dugunean. . . geldi! Bougez pas! Ez dadila izutu. Guretu behar dugu. 
Bai leuna amuarrainaren azala. Bere sabela ferekatuko dugu lehenik, 
eta zein tamaina duen kalkulatuko dugu, burua non duen jakin behar 
dugu. Hortxe daukazue amuarraina, errekaren gordelekuan, aske. 
Gure eskuan preso dagoela jakin gabe oraindik. Une hori bezalakorik 
ez dago. Ohartuko denerako hatz erakuslea eta erpurua zakatzetatik 
sartu dizkiozu. Herio dantza. Alferrik du. Ohartu denerako berandu 
da. Bukatu da. Uretik kanpo dago, harrien artean, itolarrian. (Jsilunea, 
amuarraina hil hurren begira balego be^ala egongo da makurtuta). Tak! Kolpe 
errukiorra buruan eta saskira. Ez dute asko sufritzen. Are, beren 
azken uneak plazerezkoak dira. Errugabeen heriotza eztia. Klask! 

(Bat-batean ilunduko da taula-gaind). 



77 



— XIV. ESZENA — 



GIZON BAT ^iegan. PRESOZAIN BAT agertuko da eta 
atetik gutun-a^al mordoa botako dio lurrera. 

GIZON BAT: 

Sasikumea! [kontu handi^ bilduko ditu eta bat hautatu ondoren, besteak 
mahaian ut^i^ ohean et^ango da; gutuna atera eta irakurt^en hasiko dd). 

LAGUNA: 

ÇAhotsa ent^uten da soilik) Ieuuup! Bizi al gara? 
GIZON BAT: 

Bizi edo, itxura egiten bederen. 
LAGUNA: 

(Ahotsa soilik) Barkatuko didak aspaldi honetan ez badiat idatzi, baina 
denbora batere gabe nabilek Eta egunak atodaostia pasatzen zaizkidak, 
mekaguenlaletxe. Zuek zer moduz zulo zikin horretan? Galdera zozoa 
nirea, bazekiat. Gaur erabaki diat, denbora hartu behar nuela eta arratsa 
hirekin pasatzeko, baditiat kontu batzuk hiri esateko eta. 

GIZON BAT: 

Nahi duan bezala motel, nik gaurko arratsaldea libre diat. Ile- 
apaindegira joateko asmoa nian, eta ondoren diskotekara baina ile- 
apaindegikoa greban zagok eta niri autoa matxuratu zaidanez, bertan 
geldituko nauk. 

(LAGUNA agertuko da ^iegan, eskuetan botila bat sagardo eta bi 
edalont^i dakart^ald). 



78 



Mikd Antza 



LAGUNA: 

Eta, zer kontatzen duk? Betiko ostiakeriak ala? 
GIZON BAT: 

Betikoak ez badira oso antzekoak bai. 
LAGUNA: 

{Sagardo botila ireki eta tragoxka %erbit%atuko du, ongi apurtu^) Zera, ez 
bazaik axolarik hire ohoretan sagardo botila edango diat. 

GIZON BAT: 

Etxean bezala egin ezak. 

LAGUNA: 

Hik nahi al duk trago bat. 
GIZONA: 

Atseden etxe honetako medikuak debekatua zidak alkohola, baina 
zer arraio, atera egidak niri ere (LAGUNA/fe edalont^ia eramango dio, 
hart^era altxatu eta e% da berriro eseriko). 

LAGUNA: 

Banian zerbait esateko... Horixe, bai. Manifa antolatu diagu 
auzoan, zuen alde. Badakik, ez duk jendea trumilka etorriko baina 
inkondizionalez gain hurbilaraziko ditiagu beste batzuk. Propaganda 
lan polita egin diagu, auzoko denda, komertzio eta tabernetan afixak 
jarri ditiagu, manifarako dei eginik. Tira, bazagok betiko pesimisten 
kluba, horrelakoak egitea deusetarako ez duela balio diotenak, 
ezagutzen dituk. Ez diagu horregatik etsitzen, gero! Behin eta berriz 
joaten gatzaizkiek. Oraingoan, zerbait berezia antolatu nahi izan 
diagu, badakik. Egoerak merezi dik! 



79 



GIZONA: 

Badakik ez dudala batere atsegin nire egoera dela-eta ezer berezirik 
antolatzea. Kolektibo bat gaituk. Guztiok berdinak gaituk. 

LAGUNA: 

Lasai, motel, lasai, ondo ikasia diagu dagoeneko: auzoko guztiak 
agertuko zarete, baina baita beste guztiak ere. 

(PRESOZAIN BAT agertuko da bat-batean). 

PRESOZAIN BAT: 

Zer da hau! Nondik sartu zara! Zer egiten duzu hemen? (Txilibitua 
joko du, eta ia segituan alarma sirena ent^ungo dd). Zertan ari zarete, 
gainera! Alkohola edaten! Debekatua dago! 

LAGUNA: 

Ez dugu ezer txarrik egiten, gizona. Hau jende aztoratua. 

PRESOZAIN BAT: 

Laguntza, laguntza! (Alde egingo du). 

GIZON BAT: 

Ikusiko duk beren mozorro, babes eta borrekin etorriko direnean. 
Gaur zigor ziegan bukatuko diagu festa. 

(AGINTEDUNA agertuko da). 



80 



Mikd Antza 



AGINTEDUNA: 

(Oihukd) Zer da hau? Nondik sartu zara? Zer egiten duzu hemen? 
Ez al dakizu debekatuta dagoela? Arauen aurka ari zara! Arauak 
hausten ari zara! Zertan ari zara, iraultza antolatzen? Zoroa! Zuen 
galera besterik ez duzu lortuko. 

LAGUNA: 

Gizona! Hori da hori estualdia pasatzen ari zarena. Nahi al duzu zuk 
ere tragoxka? On egingo dizu, gero. 

AGINTEDUNA: 

Ez dut ezer ulertzen. Itxaron. Hau ez zegoen aurreikusia! Hementxe 
dut gidoia {poltsikotik orriak aterako ditii). Zein eszenatan gaude? 
(Agertoki at^ealdeko norbaiti galdetuko dio). Ez dut oroitzen inon 
agertzen zarenik. Ez zara existitzen. 

AHOTSA: 

XIV. Eszena! 

AGINTEDUNA: 

XVI.a... Ea... Begira,begira,hemengaude:XIV. ESZENA. Irakurri. 
Ikusten al duzu inon agertzen zarenik? Ikusten al dugu inon zure 
izenik? Ez! Asmatu egin duzue! Arau-hauste larria da hau! Aurreikusi 
gabeko zerbait ari da gertatzen hemen! Antzerki-trikimailua da hau! 
Antzerki-iruzurra! Kanpora hemendik oraintxe. Arautegitik kanpo 
eta gidoitik kanpo ari zarete! Zigor ziegara zoazte denak zuzenean! 
Eta txintik esan gabe, gainera! Presozainak! Azkar! 



81 



LAGUNA: 

Lasaitu egin behar duzu, jauna. Bihotzekoak joko dizu bestela, eta 
horren arduradun ere gu egingo gaituzte! Inprobisatzeak ba al du 
ezer txarrik? Noski ezetz, jauna! Begira, gu gidoitik at bagabiltza, 
orain zu ere berdin zabiltza! Ez al da ederra libertate pixka bat? 
Dena arau, dena agindu, dena sarraila eta morroilo, tristura eta 
negar. Ez al du behar alaitasun pixka bat bizitza honek? Ziur nago 
hemengo ikusle jende hau izugarri poztu dela saltsa honekin, ze egia 
esango badizut orain artekoarekin une batzuetan bihotza estu-estu 
eta malkoak begi ertzetan dilindan izan ditut. Eta nago ez naizela 
bakarra izan! Tragedia itzela taularatu duzue! 

AGINTEDUNA: 

Ez dizut hamaika aldiz errepikatuko. Entzun ondo: alde hemendik 
oraintxe bertan, bestela garesti ordainduko duzue, zuk eta zure 
lagunak ere. Eta hauek izan daitezela gidoitik kanpo agertoki honetan 
entzungo diren azken hitzak! 

LAGUNA: 

Ez. 

AGINTEDUNA: 

Nola ezetz?! 

LAGUNA: 

Ezetz bada, ez direla izan gidoitik kanpo entzundako azken hitzak. 
Oraintxe bertan hitz egin duzu, "nola ezetz" esan duzu. 



82 



Mikd Antza 



AGINTEDUNA: 

Ixo! Ixo! Hitz gehiagorik ez (Ahoa estaliko du eskue^ gehiago hit^ik 
e% egiteko. LAGUNA mint^o den artean deus e% esateko ahaleginak eta bi 
egingo ditu, ahoa itxita, itot^eko ^orian). 

LAGUNA: 

(Lasai ibiliko da, AGINTEDUNAn?» inguruan biraka; bitartean, 
GIZON BAT aulkian eserita irribarre^ egongo da, ikuski^unarekin 
go^at^en). Zer esango dizut bada nik? Ez dut alde egiteko batere 
asmorik. Alderantziz. Oraintxe bururatu zait koadrilako jendeari 
deitu eta hona gonbidatzea. Begira, asteburuko manifa hementxe 
egingo dizugu! Leku aproposagorik! (Sakelako telefonoa aterako du eta 
deit^en hasiko da). 

AGINTEDUNA: 

(E^in dio hit% egin gabe gehiago eutsi) Sakelako telefonoa! Debekatua 
dago, debekatua dago! Arau-hauste larria, kartzelara! Zigor ziegara! 
Eskuburdinak! Hanka-trabak! Estali egiozu ahoa! 

(Jendartean ent^ungo da deid). 

EIDER: 

(Jendartetik) Bai? 

LAGUNA: 

Eider? 

EIDER: 

Bai, ni naiz; nor da? 



83 



LAGUNA: 

Xabier naun. Non hago? Zertan habil? 
EIDER: 

Hementxe nagok, antzerkia ikusten. 

(Aurrerant^ean, telefonoak gorde eta aurre^ aurre mint^atuko dira). 
LAGUNA: 

Ba al dakin zer egin behar dunan? Hona etorri. 

EIDER: 

Agertokira? 

LAGUNA: 

Horixe! 

EIDER: 

Ez zidatek utziko! 

LAGUNA: 

Ez egin jaramonik. Gainera, hauei gidoia aldatuz gero galduta 
ibiltzen ditun, ez diten jakingo zer egin ere. 

EIDER: 

Ados, saiatuko nauk. 
LAGUNA: 

Eider, itxaron, beste gauza bat. 



84 



Mikd Antza 



EIDER: 

Zer, Xabier? 

LAGUNA: Ekarri presoen argazkiak ere. 
EIDER: 

Zoratuta al hago? Nola eramango ditiat denak nik bakarrik! 

LAGUNA: 

Bakarrik al hago? 

EIDER: 

Ez... baina ez zekiat nahi izango duten, ez zekiat konbentzituko ote 
ditudan. Niri zaila egiten bazait horra joatea, pentsa ezak hemen 
daudenentzat. 

LAGUNA: 

Saiatu hadi bederen. Saiatzeagatik ez dinagu deus galduko. Eta, 
badakin... lortzen ez badugu, bada berriro ere gidoiari jarraituko 
zioten eta akabo! 

GIZON BAT: 

ÇAltxatu egingo da eta agertoki at^ealdetik dato^en ^aratei adi jarriko dd) 
Aizak, Xabier, urratsak entzuten ditiat korridorean, laster ditiagu 
hemen mozorrodunak, istiluen aurkako iskilu eta guzti. 

(EIDER altxatu eta agertokiaren alde batean dagoen presoen 
arga^ki mult^ora joango da, bat hartuko du). 



85 



EIDER: Ba al dator inor nirekin hor barrura? 

(EIDERrafe, bi^ja jokoan balu be^ala, eginahalak eta bi egingo ditu 
ikusleak konbent^it^eko, denak e% bada bat^uk bederen, preso baten 
arga^kia hartuta, agertokira sar daite^en. Une honetatik aurrera bi 
aukera dago: 

— Ikusleak altxa eta EIDERrafe eskaint^en di^kien presoen 
arga^kiak hartuta agertokira sart^en baldin badira, agertokia 
jende^ beterik dagoenean GIZON BAT eta EMAKUME 
BAT agertuko dira beren artetik. "Hator, Hator" kantuarekin 
amaituko da ikuski^una. GIZON BAT eta EMAKUME 
BAT ikusle-ant^e^leen artean desagertu^. 

— EIDER saiatu arren agertokira ikuslerik sart^en e% bada, 
argiak keinuka hasiko dira, sirena-hotsa nagusituko da, oihuak, 
it^alak, kolpe-hotsak, ke% beteko da agertokia. Argia pi^ten 
denean, hustuta eta borrokaldiaren ondorengo arrasto^ beteta 
egongo da agertokia. 

Modu bate^ ala beste^AMAITUKO DA ant%e%pend). 



86 



Z 1 

Mikd Antza 



87 




ataramiñe 

EUSKAL ERREPRESALIATU PDLITIKDE» 
LITERATURA KUADERNDAK 



www.literaturakoadernoak.org 



ataramiñe formatu txikian 



El silencio del infierno 

Fernando Alonso 
2003 



Gosea lagun, laguna 

Segapoto kolektiboa 
2004 



Lunaren Goiztiri 

Juan Luis Mugertza 
2005 



Claude Gueux 

Victor Hugo (itzulpena: Zorion Zamakola) 
2007 



Kartzelako neurriak 

Urtzi Zubizarreta 
2008 



Bakarmortuko kronikak 

Mikel Antza 
201 I 



Ametsen txokoan bizi naiz 

Ibon Muñoa 
201 I 



Fakin Xokona 

Oier Goitia Abadia 
2012 



Sasian Barna 

Xabier Makazaga 
2012 



Mikel Antza 
2013 



Agurra eta Ohorea 

EUSKAL MILITANTEEN HERIOTZA KRONIKA 

Jokin Urain Larrañaga 

2013 




ataramiñe 

EUSKAL ERREPRESALIATU PDLITIKDE» 
LITERATURA KUADERNDAK 



www.literaturakoadernoak.org 



Esku artean duzun antzerki obra 
hau, zinez, ez da antzerki obra bat. 
Behar bada, ispilu bat dela esan liteke, 
gure buruak bertan islatuak agertzen 
baitira. Edo hareazko erloju bat, 
Mikelek aipatzen duen Bakarmortuko 
hondar aleak distilatzen dituen 
erlojua. Bakarmortuaren erdi horretan 
ageri baita Mikel oihuka, testuaren 
marginetan ere aditu litekeen aienea. 
"Bazeudenik ere uste ez genuen 
azpimunduetan igeri egiten dugu, 
ozta-ozta. Ahoa irekiz gero ur uherrak 
irentsiko ditugu, itoko gara; ahoa 
irekitzen ez badugu, ordea, arnas gabe 
itoko gara. Ahoa irekitzean, ur uherrak 
irentsi eta goitika egin ondoren gure 
minen berri ematen hasten garenean, 
ba al dugu entzuleriki" Oihu, eztarria 
lehertzeraino eta hala ere, ba al da 
entzulerik? 

Z 2 -n espetxea ageri da, baina ez hori 
bakarrik. Preso dauzkaten gizona, 
emakumea eta baita gu geu ere, 
entzuleok, ikusleok, irakurleok, azaltzen 
gara. Beren, gure, gordinean. Eta 
gordinki ere posizio hartzera bultzatuko 
gaitu Mikelek. Testuaren aurrean gure 
burua definitzera, Infernu-zulo Enean, 
Inora-ez Etorbidean non kokatuko 
gara? Eskenatokiaren erdian, agian? 



Titulutik beretik inguruari so egiteko 
ortografia berri bat proposatzera dator 
Mikel. Espetxea den izugarrikeria 
hori deskribatzeko, baina baita 
izugarrikeriari aurre egitean bide edo 
ez-bide berriak urratzeko. Izan ere, 
"hire gorputzaren kontra estututa, 
hire azala jantzita besarkatzen naut, 
harriduraz, gramatika ausartzen ez 
den lurraldetan, aditz laguntzailearen 
konbinatoriak etsi duen zingiran, maite 
gaitut"...et!L maite gara, GU, haiek 
maite ditugun artean. 

Airean zintzilik, akorduaren eremuan 
aditu daitekeen doinu bat, zilarrezko 
ahotsez kantatua, ...bat inon loturik 
deino... Letrak eta sentimenduak. 




www.literaturakoadernoak.org